[ castellano ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
 
 
 

Altzako
Historia
Mintegia


  Tokiko Bilduma
  Lekukoak
  Ganbara Bilduma
  Ondarea
  Genealogia
  Altza, hautsa kenduz
  Artiga Bilduma
  Album altzatarra
  Estibaus
  Altzatar Hiztegia
  Egutegia
  Altzako mapa
 
   
 
 
 

Duela 20 urte ekin zioten lanari bai Casares Kultur Etxeak, baita Altzako Historia Mintegiak ere, altzatarren artean kultura zabaltzeko eta bereziki memoria lantzeko ilusioz.

Gutako askorengan oso errotuta dago argazkitan hainbat une, gune eta pertsona betirako gordetzeko joera, eta guk ere, hasieratik Altzako fototeka sortzeko xedeari heldu genion. Familiek, elkarteek edota erakundeek gordetako argazkiak bilatu eta biltzen aritu gara, eta haiekin Casaresen dugun Altzako Tokiko Bilduma osatzen joan gara.

Irudi horietako asko eta asko denen bistan jarri ditugu, Altzako Historia Mintegiak eta beste hainbat taldek prestatutako argitalpenetan, baina normalean testu baten osagarri gisa azaldu dira irudiok, eta gure ustez, argazki fondo honek protagonista izatea merezi zuen.

Hori dela eta, 20. urteurrena oso aukera aproposa iruditu zaigu argazki hauei duten garrantzia aitortzeko. Hortik dator album bat osatzeko ideia. Aukeraketa posible askoren artean, helburua ehun argazki ingurutan Altzako historia handi eta txikiko une eta protagonista asko biltzea izan da.

Irudiari ahalik eta protagonismo handiena emateko, argazki oinak labur-laburrak dira, eta gainontzeko informazioa liburu amaieran jarri dugu. Bertan, jakinmina duenak, azaltzen diren pertsonen izenak aurkituko ditu batez ere, baina ezin izan ditugu denak identifikatu eta horregatik, zuen ekarpen eta datuekin geure fondoa aberasteko gonbitea egiten dizuegu.

Ezingo dugu sekula merezi duen moduan eskertu 20 urte hauetan hainbeste jendek eskeini digun laguntza eta harrera ona. Haien izenak ere liburu amaieran aurkituko dituzue. Berriro ere, esaera zaharra betetzen da: arian-arian zehatzen da burnia.

Azken 20 urte hauetan egindakoa astro da, baina hasieran bezalaxe, ilusio handi bat da gure akuilua: aurrean mugarik gabeko lana dugula jakiteak ematen digun ilusioa. Eta horretan ari gara.

  © 1996-2010 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
Webmaster - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
     
  Laguntzailea  
Donostiako Udala