[ castellano ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
 
 
 

Altzako
Historia
Mintegia


  Tokiko Bilduma
  Lekukoak
  Ganbara Bilduma
  Beka
  Altza, hautsa kenduz
  Artiga Bilduma
  Album altzatarra
  Estibaus
  Altzatar Hiztegia
  Egutegia
  Altzako mapa
 
   
 
 

Artiga euskaraz lur-berria esan nahi du. Jatorriz erromanikoa da eta bere erabilera oso hedatua dago Pirinioen inguruetan. Erdi Aroko agirietan artiga hitza asko erabili zen nekazaritzarako basoei hartutako lurrak izendatzeko leku-izena bilakatuz. Hau da, hain zuzen ere Altzaren kasua. Altzatarrak “moradores en la Artiga de Alça” izaten ziren.

Izan ere, Altzaren historia luberritu nahi dugulako sortu genuen bilduma hau eta Artiga izena ipini genion. Bildumaren helburu xumea da Altzari buruzko ikerketa-lan monografikoak ezagutzera eman eta, modu berezi batez, 1996. urtetik aurrera urtero Altzako Historia Mintegiak, Kutxa Fundazioaren eta Casares Kultur Etxearen laguntzaz, bultzatu eta banatu dituen Ikerketarako Diru-laguntzei esker burutu diren ikerketak.

Artiga 5 (2002)

ROQUERO USSIA, M. Rosario

La vida de Altza a través de sus actas municipales (1843-1900)

Artiga Bildumaren zenbaki berri honetan, Altzako XIX. mendeko bigarren zatia aztertzen du egileak, Donostiako Udal Artxiboan gordetzen diren udal aktetan oinarrituz.
Lehenengo aktetatik (1843) azkenera arte (1900) pasatutako 60 urte inguru hartuz, Charo Roquerok Altzan urte hauetan zehar poliki poliki gertaturiko aldaketa erakusten du, bere tentsioak eta guztiz, azken finean, Altza, gure komunitatea, urte berriek ekartzen zuten industri-dinamika berri hartan instalatuko baita
Lan hau zenbait taula eta datuekin osatzen da, garai berriaren helduera ezagutzeko aukera eskaini nahian.

Artiga 4 (2001)

HERRERAS MORATINOS, Beatriz

Altza: Historia y Patrimonio

Liburu honetan, Altzako ondare arkitekonikoa deboran zehar izandako aldaketa aztertzen da. Garaia eta arkitektura erabat loturik daudela esaten digu egileak eta eraikinetan ikus dezakegula erlazio hau, garai bateko emaitzak direlarik. Bere orrietan, baserritik lantegiraino ezagunak diren eraikin esanguratsu asko ezagutu ditzakegu, jakina, erlijio-eraikinak (elizak eta baselizak), militarrak (gotorlekuak) zein zibilak (langile-etxeak, hiri-jardina, trenbideko infraestruktura -zubia eta geralekua-...) ahaztu gabe.
Azkenik, aztarna hauek historiaren lekukoak bihurtu dira. Liburuan zehar, egileak altzatarrak eta bere iragana argitasunez harremanetan jartzen ditu, Altzako ondare arkitektonikoa guganatuz eta merezi duen moduan baloratuz. Eta hau ez da gutxi.
Artiga 3 (2000)

IBAÑEZ, Alex; MENDILUZE, Itxaso;
ZUBIAURRE, Urt; AIERDI, Maider

Altza herriko familiari buruzko ikerketa etnografikoa
Altzan nagusia izandako bizi modu bat ezagutzeko (gaur egun desagertzear), sortu zen ikerketa hau: Altzako baserritar inguruan tradizional familiaren bizitza.
Aurrera eramateko lan hori, Joxe Miguel Barandiaranek prestatutako inkesta etnografikaren modeloa jarraitu dute ikertzaileek, Euskal Herriko zenbait herrietan egina baita ere, baserritarren ohiturei hurbiltzeko galderetan zehar balio duenak. Familiar zein baserritar erabilpenetan aldaketak erakusteko asmoarekin baserri batean hiru belaunaldi izatea derrigorezkoa zen. Akular, Bordazar, Kastilun eta Peregriñene etxetako familiak ikerketa egiteko eta galderei erantzuteko prest izan dira beti. Hori esker izandako oroitzapenak eta bizipenak hurrengo horietan ikusiko ditugu.
Txurdiñene, Irasuene eta Illarregi baserrietako familiekin elkarrizketak egin ondoren osatu da informazioaren bilketa.

Artiga 2 (1997)

ROQUERO USSIA, M. Rosario

La vida cotidiana en Altza en los siglos XVII y XVII
Nolakoa zen XVII eta XVIII mendeetako altzatarren eguneroko bizitzea? Nolakoak ziren haien arteko harremanak? Zernolako sentimenduak izaten zituzten jaiotza, ezkontza edo heriotzaren aurrean? Garai hartako altzatarren sentimenduak, nahiak, kezkak eta ideiak ezagutzen eta, bide batez, haien ohiturak eta errituak gainbegiratzen saiatuko gara ikerlan honetan.
Besteren artean, aztertuko dugu, nola famili gutxi batzuek zuzenduriko Altzako Udalak auzoko interesak, batez ere sagardo ekoizpena, defenditzen zituen, nolakoak ziren altzatarren lanaldiak eta astialdiak baserrian oinarritutako gizarte hartan; Eliz-gobernuaren gorabeherak eta abar. Atal bat eskaini zaio emakumeari, zeinak, gogorki lan egin arren, ez baitzuen partehartzerik gizarte hartako erabakietan (eliz kontuetan eta batez ere hileta elizkizunetan izan ezik). Aipamen berezia egin zaio Maria Teresa Nicolasa de Larrachao emakume kementsuari, zeinen garai hartarako ezohiko ausartak merezi baitu.

Artiga 1 (1996)

ZAPIRAIN; David; MORA, Juan Carlos

Altza: de los cubilares al concejo."Formación y características del régimen jurídico-político altzatarra"
lkerketa-lanak ederki heldu dio komunitate altzatarrak Erdi Aro Beberean izan zuen bilakaeraren azterketari, hots, lurraldearen okupazioa, instituzioen osaketa eta garapena, eta Donostia hiribilduarekiko harreman ereduaren azterketari. Nabarmentzekoa da, -espazioaren eta denboraren aldetik izan dituen mugak kontra egon arren-, hiritarrak ez diren Gipuzkoako komunitateen ikerketara egin duen ekarpena. Gai hau, beste arrazoien artean dokumentazioa eskas eta sakabanaturik dagoelako, oso gutxi ikertua baitago. Egileek eragozpenak gainditu egin dituzte bertako historia sakonki ezagutuz eredu eta kontestu historikoak menperatuz, eta agiritegietan arakatuz.
  © 1996-2007 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
Webmaster - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
     
  Laguntzailea  
Donostiako Udala