| Altzako
errealitatearekin loturik dauden material dokumentalen
bilketa, errekuperazioa, azterketa eta tratamenduaren
emaitza da Altzako Tokiko Bilduma.
Horrela,
Casares Kultur Etxean, bilduma kokatzen den lekuan alegia,
gaur egun ditugun 2.500 dokumentu biltzen aritu gara
azken hamar urte hauetan.
Bilduma materialaren arabera daukagu sailkatua:
-
Artxiboko dokumentazioa: Altzako iraganari buruzkoak.
Adibidez, Erdi Aroko aipamenetatik gaur egun egiten
den edozein foiletoraino.
- Argazkiak
eta diapositibak: 700 inguru, Altzako bizitza
XX. mendean zehar ezagutzeko derrigorrezkoak.
- Bibliografia:
gure historiara hurbiltzen hasteko artik uluak eta
liburuak.
- Mapak
eta planoak: material honekin Altzako lurraren
okupazioa eta eboluzioa ezagutuko ditugu.
- K-7
eta bideoak: etorkizunean ikertzeko material garrantzitsua
dudarik gabe. Alabaina, gure iritziz, Tokiko Bildumaren
alderik inportanteena da gure hurrengo hilabeteetan
on-line kontsultatu eta aztertu ahal izatea dugu helburu.
Bitartean, interesatuta den edozein pertsona hurbil
daiteke ordutegi honetan: astearte eta ostegunero,
l6tatik 19:30tara. (CASARES Kultur Etxea-Altzako Tokiko
Bilduma), edo ahm@altza.net
helbide elektronikan.
|