| |
Dagoeneko
bi urte pasa dira Altzako gazteak Gaztetxe baten alde biltzen
hasi ginenetik. 1999ko udazkenean hasi ginen elkartzen, kaskoko
elizaren inguruan, eta koadrila ezberdinetako jendea biltzen
ginen. Danon artean, gazteok gure kontura egin nahi genituen
jarduera ezberdinak burutzeko gune baten beharrean ginela ondorioztatu
genuen, eta egoera hori aldatzeko gaitasuna eta beharra bagenuenez,
gaztenontzako gune ireki baten alde lanean hasi ginen.
Honela,
1999ko abenduan Herrerako Rutilita fabrika zaharrean sartzea
erabaki genuen, 15 urte zeraman hutsik eta aproposa iruditu
zitzaigun okupatzea eta gure beharretarako erabiltzea. Bertan,
inoiz baino jende gehiago bildu ginen konponketa eta garbiketa
lanetan, eta Larratxo, Altza eta Herrerako bizilagunen elkarteen
babesa ere bagenuen. Gauzak horrela, Rutilita Altzako gazteon
elkartze gune bat bihurtu zen, non gainera, Zurrunbilo, Gazte
Bonobusaren aldeko plataforma, antzerki taldea, etab. biltzen
ziren. 6 hilabete beranduago (maiatza) etorri ziren arazoak,
proiektu berri bat egin nahi omen zuten lehen bai lehen guk
geureganatu berri genuen fabrika zahar honen lekuan eta zipayoak
etorri ziren jabearen aginduz gu handik botatzera. Gainera
ez genuen negoziatzeko inolako aukerarik izan, ez jabearekin
ezta Donostiako alkatearekin ere, nor Altzako gazteon arazoan
asetzeko prest egon beharko luke.
Gertakari
honen ondoren, eta inoren laguntzarik jaso gabe, berriro ere
geure kabuz beste gune bat bilatzen hasi ginen, okupazioaren
bidez, gazteok genuen arazoa konpontzeko. 3 egun beranduago
Herreran 20 urtez hutsik egondako etxe bat okupatu genuen,
Jose Elosegi kaleko 134 zenbakia. Guztia goitik behera garbitu
ondoren kanpotik urdinez margotu genuen eta horregatik "etxe
urdina" izenez ezaguna izan zen. Rutilitan eramandako
dinamika berdina eraman genuen, baina etxe honetan hobeto
moldatu ginen. Beheko partea taberna bezala moldatu genuen
eta goian hainbat logela konpondu genituen jarduera ezberdinak
burutzeko, hala nola, antzerkigintza, Zurrunbiloren gela,
egongela, liburutegia, materiala gordetzeko... Herrerako festetan
izan zen inauguratua eta jaiei giroa emateko hainbat ekintza
egin ziren, horien artean, gazte kostillada, haur jokoak,
argazki erakusketa, pelikula baten proiekzioa, kontzertuak...
etab.
Baina
urrian ere hemendikan ospa egin behar izan genuen, oraindikan
etxebizitzak zutik jarraitzen duen arren, bota egingo zutela
esan zuten, berritzeko asmoz.
Desalojo
honen ondoren denbora dexente egon ginen kale gorrian 2001eko
maiatzean Euskotrenen beste saiakera bat egin arte. Tarte
honetan Harria parkean akanpada bat antolatu genuen. Kalejirak
egin genituen eta kontzertu bat ere bai Altza Kaskon. Euskotrenen
aste bete iraun genuen,b erriro ere etxe huts bati bizia eman
nahian, jabeengatik engainatuak eta zipayoengatik kanporatuak
izan ginen.
Kanpaina
bat egiten hasi ginen Euskotrenen aurka, lokal horri sekula
ez diolako jaramonik egin eta sekula ez diolako egingo. Ekainaren
8an protesta bat burutu genuen Herrerako Topo geltokian ximaurra,
xiringak eta arraultzak botaz bertara nahiago dutelako hori
guztia beraien instalazio hutsetan gazte antolatuak baino.
Irailak
15erako Gaztetxeen aldeko Manifestazio nazionalerako, Bilbon
autobusa atera behar genuen Antiguakoekin batera, baina bertan
behera utzi zen manifa.
Ikusten
duzuenez orain kale gorrian gaude, baina laster proiektu berri
bati ekingo diogulakoan gaude, eta urte askotarako
|