[ castellano ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
 
 
 

Altzako
Historia
Mintegia


  Tokiko Bilduma
  Lekukoak
  Ganbara Bilduma
  Ondarea
  Genealogia
  Altza, hautsa kenduz
  Artiga Bilduma
  Album altzatarra
  Estibaus
  Altzatar Hiztegia
  Egutegia
  Altzako mapa
 
   

 

INDUSTRIA-JATORRIA DUTEN ETXERAKO TRESNAK

Gure etxeetako bizimodua erosotasunez beteta dago eta haiekin bizitzera hain ohituta gaude ez ditugula merezi duten bezala estimatzen. Etxetresna elektriko txikiak eta handiak, ikus-entzunezko ekipoak, ikasteko metodoak, lan egiteko eta komunikatzeko bitartekoak, haur jolasak eta abar luze bat daukagu noiznahi gure ondoan eta inoiz ez gara pentsatzera jartzen nolakoa izango zen horiek gabeko bizitza. Gauza horiek guztiak, ordea, ez dira egun batetik bestera agertu, etengabeko eboluzio baten emaitza izan eta izango dira.

Ganbara bildumak bilakaera horren isla izan nahi du eta Altzako etxeetan aldaketa horiek nolakoak izan diren erakutsi nahi du, industriak gure bizimoduan izan duen eragin nabarmena azpimarratuz. Horregatik, hain zuzen, industri jatorria duten etxeko tresnak soilik biltzen ditu bere baitan. Ganbararen bitartez, eta bertan ikus ditzakegun irudien bitartez, XX. mendean zehar etxeko tresneen diseinua nola aldatu den antzeman dezakegu. Erakusketa birtual honek objektuen ezaugarri nagusiak eskaintzen ditu, eta azalpen labur bat. Azalpen horretan, Ganbara bildumako objektuen produkzioan erabili diren prozesuen deskribapen labur bat egiten da. Ganbara bildumako objektuak Altzako Historia Mintegiarenak dira.

Bilduma hamasei ataletan egituratuta dago eta ondoko arlo hauei dagozkie:

 
  Sua
  Etxeko garbiketa, josketa
  Sukaldeko tresnak
 

Etxeko hornidura

 

Etxea

 

Etxeko konforta

 
 

Erlijioa

 

Lana

 

Ikus-entzunezkoak

  Jolasak
 

Argiztapena, instalazio elektrikoa

 

Sarrailak, iturgintza, bestelako elementuak

  Objektu pertsonalak
  Lan-intelektuala, ikasketak
  Gaikako liburuak
 
Ganbara industrian sortuak izan diren aspaldiko etxeko tresnen bilduma bat da. Batez ere, jendeak utzitako objektuez osaturik dago eta, horregatik, baten batek objekturen bat gure eskutan utzi nahi badu gurekin harremanetan jartzeko gonbidapena luzatzen diogu.
 

 

  © 1996-2010 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
Webmaster - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
     
  Laguntzailea  
Donostiako Udala