[ castellano ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
 
 
 

Altzako
Historia
Mintegia


  Tokiko Bilduma
  Lekukoak
  Ganbara Bilduma
  Genealogia
  Altza, hautsa kenduz
  Artiga Bilduma
  Album altzatarra
  Estibaus
  Altzatar Hiztegia
  Egutegia
  Altzako mapa
 
   

INDUSTRIA-JATORRIA DUTEN ETXERAKO TRESNAKILDUM

Ganbara industrian sortuak izan diren aspaldiko etxeko tresnen bilduma bat da. Batez ere, jendeak utzitako objektuez osaturik dago eta, horregatik, baten batek objekturen bat gure eskutan utzi nahi badu gurekin harremanetan jartzeko gonbidapena luzatzen diogu.
 
GANBARA Bilduma Sua Eltze elektrikoa Crespo

 

 

ELTZE ELEKTRIKOA CRESPO
 
     
Deskribapena
 

Kirtendun eltze elektriko hau txapaz egina dago, zilindrikoa da eta estalkia dauka. Ontzia (txapa enbutituz egina), hiru piezak osatzen dute: barrukoa, hau da, ontzia bera, litro laurdenekoa. Bigarren piezak ontziaren behe aldea inguratzen du eta bertan dago berotzen duen erresistentzia. Eta hirugarrena azpiko estalkia da, konexio elektrikoak babesten dituena. Hori guztia bakelitazko hiru hankatxoren gainean jartzen da mahaian.
Kirtena, metalikoa, bakelitaz estalita dago eta estalkiak bakelitazko heldulekua dauka goian.
Kanpotik kromatua dago eta barrutik nikelatua.

   
Neurriak
  Ø X Garaiera: 11 eta 9 x 8,5 cm
   
Marka
  Crespo
   
Fabrikatze urtea
  1950 inguruan
     
Oharrak
 

Ekonomikoaren sua piztu gabe gosariak edota beste janariak berotzeko erabiltzen zen.

     
Iturria
   
     

 

  © 1996-2008 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
Webmaster - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
     
  Laguntzailea  
Donostiako Udala