|
|
| |
|
|
 |
Juan Carlos Mora historialariak 2008 urtean zehar Genealogia, Historia eta Onomastikaren inguruan hiru hitzaldi eskaini zituen Altzako Tomasene kultur etxean. Hemen horien berri zehatza aurkituko duzu.
|
Juan Carlos Mora altzatarra da, 1968 urtean jaioa, Geografia eta Historian Deustoko Unibertsitatean lizentziatua eta bertan doktoretza egiten ari da. Aranzadi Zientzia Elkartearen Arkeologia Historikoko kidea da, baita Altzako Historia Mintegiarena eta Argentinako Corrientes-eko "Academia de Ciencias Genealógicas" elkartearena ere.
Berak garatu dituen ikerketek Aro Modernoko gizarte antolaketa dute jomuga eta, hain zuzen ere, Aro Modernoko familiaren azterketatik abiatuz, gizarte hori analizatzeko modelo gisa, heldu dio ikerketa genealogikoaren lanari. Bere ibilbidean dagoeneko hainbat liburu argitaratu ditu:
. Manual de Genealogía e Historia de la Familia en Euskal Herria. Donostia. Ttarttalo, 2007.
. Familia eta boterea Aro Modernoan Hondarribian. Hondarribiako Udala, 2007.
. Arizabalotarrak, aldaketa garaiak Pasaian. Pasaia. Udala, 2008.
|

|
Gai honetan interesaturik dagoen oro hitzaldi horien edukietara hurbiltzeko asmoz, hizlariak prestaturiko aurkezpenak eskaintzen dizkizuegu hemen. Bertan saio bakoitzean jorratutako puntu nagusiak agertzen dira, baita bibliografia, hainbat irudi eta gai bakoitzarekin loturiko web orrialdeen helbideak. Horrez gain, hiru hitzaldien bideo grabazioak oso-osorik erantsi ditugu. |
|
|
| |

|
Genealogiaren hastapenak |
|
|
|
| |
Familiaren iragana arakatzerakoan genealogiarekin interesaturik dauden guztiek eskueran dauzkaten baliabideak ezagutzea da lehen hitzaldiaren helburua.
Horrela, honelako ikerketa batek dituen osagai eta atalak bata bestearen atzetik aurkezten dira hitzaldi honetan, hasieratik abiatuz, hots, datuak bilatzen nondik hasi behar den, nola baloratu, horrek dituen berezko mugak eta zailtasunak, horien dokumentu-trataeraraino heldu arte.
Eduki horien ulermena errazteko asmoz, adibide sorta bat eskaintzen da, baita erabiltzaileen esku dauden informazio teknologia berrien baliabideak ere.
|
 |
Genealogiatik Familiaren Historiara |
|
|
|
| |
Bigarren hitzaldi honen bitartez arbasoen bizitzaren xehetasunak ezagutzeko aukera eskaini nahi da, genealogiak ematen dituen jaiotze data eta lekuen zerrenda hutsetatik areago.
Horretarako, ikertzaileek eta zaletuek dauzkaten tresnak eta baliabideak aurkezten dira, dokumentuak bilatzeko modutik hasita horien balizko interpretaziora arte. Honela, belaunaldi bakoitzaren profila norbanakoen datuekin osatu ahal izango da.
Testamentuak, ezkontza-kontratuak, eta familiak sortutako mota ezberdinetako informazio-iturriei esker gure arbasoen hainbat arlo osatu izango dugu, askotan arlo ezezagunak, eta askotan ere harrigarriak, gure aurrekoen bizimodua nolakoa zen ezagutzeko aukera bat eskainiz.
|

|
Abizena, sorrera eta bilakaera |
|
|
|
| |
Jendearen artean atal erakargarrienetako eta interesgarrienetako bat abizenarekin zerikusirik duen guztia da.
Eta, hain zuzen ere, jakin-min honi erantzuteko asmoz planteatu da hitzaldi hau, non abizenaren sorrera eta denboran zehar, XIX. mendean finkatu arte, izan duen bilakaera aztertuko den.
Bereziki euskal abizenari buruz ariko da, baina, horrekin batera, munduko abizenei buruzko informazioa ere eskainiko da, gaztelaniaren eremu hurbiletik ekialdeko herri eta kultur eremuetara.
|
|
|
|