Egin zaitez ALTZANET posta zerrendako partaide
 
[ gazteleraz ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
 
 
 

 
 

- Kultura
- Hezkuntza
- Osasuna
- Kirolak
- Gazteria
- Hirugarren Adina
- Erlijiosoak
- Ongizate Zerbitzuak
- Instituzionalak
- Garraioak
- Posta Bulegoak
- Hedabideak
- Dendak
- Gainazal Haundiak
- Jatetxeak/Tabernak
- Aurrezki Kutxa
Banketxeak
- Irakaskuntza
- Hizkuntzak
- Enpresak
- Zinemak
- Besterik


 

 

Aspaldikoak dira Donostia eta Altzaren arteko tirabirak. Egun ezagutzen dugun udal administrazioaren hastapena XIX. mendean sustraitua dago. Esate baterako, 1821. urtean, muga finkoak eta 150 baserri dituela, Altzak berezko udaletxe modernoa osatzen du.

Garai hartako politakari lotutako gertakizunek egonkortasun eza haundia sortzen dute gurean; halere, 1879. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘poblado’ maila onartzen du Altzarako, Hiribilduarena 1910. urtean emango diolarik.

Dena den, 1915. urtean Donostiak lortu zuen Altzako udal bilkura irenstea, izugarrizko iskanbila sortuz gure herrixkan. Donostiak argi ta garbi azaltzen ditu bere asmoak: lurraren premian dago ekialdean kaserna militarrak direla eta. Donostiako ekialdean, noski, Altzako Ategorrieta dago, Altzako baserriak besterik ez baitziren gaur Donostiako auzoak diren Intxaurrondo, Bidebieta edota Ategorrieta.

Esan bezala, saio honek sesio handia sortu zuen, altzatarrek bertan behera uztea lortu zuten arte. 1915-VIII-29an, Pedro Artzak burua zutelarik, 100 bizilagun sartu ziren udalbatzen gelan, anexioaren aurkako idazki bat entregatzeko, 47 bizilagun ospetsuk sinatuta. 1916ko azaroan egindako bozketan 288 bizilagunek kontra egin zuten, alde 5ek besterik ez (ziurrenik udal zinegotziak), eta 275 abstenitu egin ziren.

Donostiarren ekimenak aurrera darrai, Madrilgo Gorteetara joko dutela iragarrikz; honek lotsa sortuko du Donostian bertan, aurrera egin ez zuelarik. Hirugarren bide bat proposatzen da: Altzako mugak aldatzea, Donostiarren esku Mirakruz aldea utziz.

Faxisten garaipenarekin anexioa gauzatuko da. Altzak bere burua kudeatzeko ahalmena galtzen du, Donostiako zati bat bilakatzen da. Corcuera eta Roteta altzako ordezkariak izango dira Donostiako udaletxean; hauek, euren karguak bereganatuko dituzte 1940-IV-19an.

Orduan botatako hitzek ezin hobeto isladatzen dute egoera: "Altzak Donostia barnean garatu behar duen eginbeharra garatzeko besteen maitasuna behar duen gazte sendo eta gogorra besterik ez omen da."

Esan nahi baita, Altzak egin behar duena Donostiatik agindu behar dela, hots, kanpotik, bera ez baita bere ekintzen jabe. Eginbehar horrek bi helmuga ditu: bata, Donostiaren hazkundea zabaltzea ekialderuntz, Donostiaren aburuz gaizki erabilia zen nekazal eremua profitatuz; bestea, Espainiari mesede egitea, kaiaren inguruan batez ere (Donostia Pasaia ere anexionatzen saiatu zen eta).

Egoera berri honek Altzari eskeintzen zizkion 'abaintailak' 1939. urtean zehaztu zituzten Donostian bertan:

o Enpleguak gora egitea, obra publikoei esker

o Txaletak eraikitzea, dirudun berrientzat

o Komunikabide berri ezin azkarragoak jartzea

o Udal arteko zerbitzuak izatea

o Turismoa, dibisak, bidaiariak kaiatik iristea

o Aeroportua egitea

o Hirigintza arloan eredu bikainak ematea Espainiako nazioari

Hiri zerbitzuak gauzatzea omen da Altzak irabazi behar zuena, gerrak bere ekonomia txikitu duelako.

Honetaz gain, hazkunde orekatua, eredugarria, nekazal giroarekiko errespetagarria, bertakoekiko begirunean oinarrituta azken finean, iragarkitzen dute. Bistan da lortu duten ala ez.

Plangintza honen emaitzak, aldiz, Segundo Casares-ek aurreikusi zituen 1924ean. Orduan, anexioaren aurkako iritzi sendoa karrikaratu zuen, bai datuetan oinarritua (Altzan 4000 biztanle zegoen eta 15 urteetan zerbitzu anitz martxan jarri berriak) bai eta soziologian ere, "Donostiako hiritartasuna altzatarren herri izaeraren kontrako eraso txikitzailea izango zela eta batasun zeharo artifiziala sortuko zutela" zioen eta.

 
© 2001 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
webmaster@altza.net - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
     
  Laguntzaileak  
Donostiako Udala
 
Gipuzkoako Foru Aldundia