[ gazteleraz ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
 
   

Kokapen geografikoa

Altza erdi aroan

Udal administrazioa

Heraldika

Altzako seme-alaba ospetsuak

Biztanleriaren bilakaera

Desanexio eta anexioa

Etxeak eta baserriak

Ibilbide geologikoa

Ibilbide historikoa

Informazio gehiago...

Kirol Elkarteak

Kultur Elkarteak

Gizarte Mugimenduak

Auzo Elkarteak

Emakume Elkarteak

Mendizale Elkarteak

Guraso Elkarteak

Elkarte Sozio-Politikoak

Atseden Taldeak

 

Kultura

 

 

Hezkuntza

 

 

Osasuna

 

 

Kirolak

 

 

Gazteria

 

 

Hirugarren Adina

 

 

Erlijiosoak

 

 

Ongizate Zerbitzuak

 

 

Instituzionalak

 

 

Garraioak

 

 

Posta Bulegoak

 

 

Hedabideak

 

 

Dendak

 

 

Gainazal Handiak

 

 

Jatetxeak/Tabernak

 

 

Aurrezki Kutxa
Banketxeak

 

 

Irakaskuntza

 

 

Hizkuntzak

 

 

Enpresak

 

 

Zinemak

 

 

Besterik

 

 
 



 
 

       


 

1141. urtean ‘Alça’ren lehenengo aipua topatzen dugu, Nafarroako Erregea zen Gartzia Berrezarleak emandako agiri batean, berea baitzen lurralde hau, bai eta Gipuzkoa osoa ere.

Une horretatik abiatuz, besteak beste hauek dira datarik aipagarrienak:

1178.a: Altza ageri da Iruñeako Elizak Donostialdean dituen eremuen artean

1390.a: San Martzial Baseliza eraiki zen

1397.a: Gipuzkoako Batzarrak, Getarian bilduta, Altza aipatzen du bere Ordenantza Kuadernoan.

Erdi Arotik aurrera gure komunitatea gero eta nabarmenagoa bilakatu da, hala Donostialdean nola Gipuzkoako historian. Lurralde osoan behin eta berriro aipatuko dira Altzako jarduera ekonomikoa (sagardoa, merkataritza abelzaintza...), erlijiosoa (istilutsua maiz), eta izen altzatarrak (Txipres, Berra, Miraballes; Garbera, Kasares, Sius,...).

Hauetako ezaugarri asko eta asko gaurdaino iritsi direla bistan da nahiz eta eraldaketa handia pairatu.

Nolakoa ote zen Altza zahar hura? Nola irudikatu? Bada, San Martzial gune nagusia izanik, etxeak eta baratzak bere inguruan antolatzen ziren. Toki nagusi honetatik urrundu ahala, baserriak han-hemenka, nekazal lurrak (zereal-soro, sagardiak, e.a.) eta basoak... Edonola ere, batasuna duen giroa da, berezko unibertsoa; berezko barne antolakuntza irmoa dago Altzan.

Ertaroko aztarna gutxik saihestu du txikizioa; halere, batetik, baserriek hartu duten tokia edota eremuak banatzeko modua azpimarratzeko aztarnak ditugu; eta, bestetik, esate baterako, Txipres dorrea, edota bideak -Astigarraga aldekoak; Orereta-Molinao-Donostia zeharkatzeko Altzatik errazagoa dela erakusten digun Gazteluenekoa- garai hartatik ere gorde ditugu.

 
© 1996-2010 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
Webmaster - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
Laguntzailea
Donostiako Udala