|
|
|

|
 |
|
| |
| GAZTELUENE |
 |
|
 |
Altzako herri zaharrean, Lau?Aizeta
etxea, Pelegriñene eta Amueder baserriak
pasatu ondoren, Molinaoko bide zaharra jarraitzen
dugu eta Gazteluene baserriko ataritik pasatzen
gara. Zer oroitarazten digu baserri txiki polit
honek? Bada, gure Txirrita maitatuaren etxea dela.
Bertan bizi izan zen gure bertsolari haundia, Oreretako
Txirrita baserritik gaztetan hona etorri zenetik.
Dena dela Hernaniko Latze-Zar baserrian jaioa zen;
haurra zela Txirritara ekarri zuten eta hortik hartu
zuen goitizena Jose Manuel Lujanbio haundiak, Txirrita
1.936. urteko ekainaren 3an hil zen Gazteluenen
75 urterekin. |
| |
|
|
Urte batzuk lehenago honela kantatu zuen Hernaniko
Ereñozun:
"Gazte gazterik asi nintzen da
oraindaño bitartian,
zenbait umore eder jarri det
Kantabriako partian,
pixka batian ez naiz aztuko
sartuagatik lurpian,
nere aipamenak izango dira
beste larogei urtian"
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
 |
|
|
| PELEGRIÑENE |
 |
|
| |
| Lau Haizeta etxetik hurbil San Marko
eta Txoritokietako bidea hartu eta, arestian eta
gure eskuinera bi bizitzako baserri xarmant bat
agertzen zaigu, galtzara ondoan: Pelegriñene. |
 |
|
|
Gaur etxe hau baserri arrunt bat da; aurrekaldetik
harri landuak, zura eta adreiluz osatua. Bide aldeko
horman deztera edo "Uliya-arrizko" gurutze
haundi bat dauka horma berari atxekia. Izenak adierazten
duenez ospe haundiko ostatua izan zela dirudi, Santio?ostatua
hain zuzen ere.
Nondik eta zer bidai egiten ote zuten "pelegriña"
haiek? Ez dakigu ziur, baina badirudi Lezo, Orereta
eta Txipres aldetik etortzen zirela; edo Herrerako portutik
igotzen zirela Pasaia txalupaz zeharkatu ondoren. Pelegriñenen
lo egin eta gero Donostiako bidea hartzen zuten Egian
barrena edo Urumea ibai ertzera jeisten ziren (Sarrueta
auzora). Hemendik ibaietik edo oinez Astigarraga joaten
ziren, han, Santioko ermita bisitatu ondoren, Galiziako
Santio aldera beren bidaia jarraitzeko.
|
|
Santio-bideko erromesen ostatua zela dio tradizioak,
baina, hau horrela izan arren, badirudi etxe-izena Pelegrin
famili izenatik datorrela. Jose Luis Orella historialariak
aipatzen du Gipuzkoako Artxibo Orokorrean gordetzen
den dokumentu bat, 1528. urtekoa, zeina "Pedro
de Pelegrin" Donostiako auzokidea agertzen dena.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
 |
|
| TXIPRES |
 |
|
| |
|
San Marko ?honela deitzen dute bertako altzatar
adintsuek? mendiaren hegalean eta Oreretako udal?dermiotik
ez oso urrun etxe zahar, karratu eta eder bat
dago. Txipresen edertasuna bere lau horma tinkoetan
eta bere ojiba formako leiho paregabeetan datza.
Zaharrei beti entzun izan diet jentilek egina
dela Txipres. Ez da horrela, baina zalantzarik
gabe Gipuzkoako baserri zaharrenetako baten aurrean
gaude. Eraikuntza ereduari dagokionez, XV. mendearen
bukaeran eraikitako etxea da Txipres.
|
 |
 |
|

|
Baserri honetan San Jeronimoren irudi bat gordetzen
zen. Irudi hau lehen Madalena deitzen zen ?eta
gaur San Marko deitzen da? mendiaren pintan zegoen
ermita batetik jeitsia dela dirudi. San Jeronimo
Madalenaren kidea da eta elkarrekin azaltzen dira
aldareetan. Aspalditik eraiki nahi izan diote
Txipresko baserritarrek San Jeronimori ermita
bat, baina ez dute oraindik lortu, oso gutxi baitira.
Altzatar euskaldunentzat ideia polita izan daiteke
hau burutzea.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
 |
|
|
| MOLINAOKO SANTO DOMINGO DE GUZMAN |
 |
|
| |
|
Altza izena XI. mendean aitatu zen lehenengo
aldiz. San Martzial eliza, berriz, XIV. mendean
sortu zen Donostiako "Artiga" lurretan.
Garai haietan komunitate txikia zen oraindik Altza.
XV. mendean Errosarioko kofradia sortu zen Altzako
San Martzial elizan., bere aldare propioa zuelarik.
Predikarien Ordeneko ziren Domingo Elizalde eta
Bartolome Muñoz fraileek ezarri zioten
Maria Santisimaren Errosarioari fedea altzatarren
artean. Dirudienez, hasieratik izugarrizko arrakasta
izan zuen Altzan kofradia honek pentsa herriko
91 baserri?etxetatik ia 700 kofrade zituela 1703.
urtean, Felix Elejalde eta Juan Erentxun historialariek
esaten dutenez Urte hartan, bikario eta kofradiako
kapellaua Altzako familia ezagun bateko semea
zen: Migel Arzak.
Garai haiek joan ziren eta kofradia izkutatu
zen. Egun Molinao etxearen aurreko fatxadan kajoitxo
batean sartua agertzen zaigu Santo Domingo de
Guzman, XIII. mendean bizi izan zena. Errosarioko
fedearen zabaltzailea eta Predikari Ordenaren
fundatzailea izan zena.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
|
| UBAKO AMA |
 |
|
| |
|
Koruko Ama horretaz gain badugu donostiarrok beste
amabirjin bat (askoz ere, tradizio zaharragokoa gainera)
zeina Ubako amabirjina den. Uba antzin?antzinako oinetxe
bat zen: Altzako herriari zegozkion lurretan zegoen.
Ametzagaña mendixkaren magalean eta Urumea ibaietik
ez urruti. Toponimo zahar hau "Hua" izenarekin
agertzen da dokumentu zaharretan; hortik dator gaurko
"Uba" jatorki esaten den bezala, "salduba"
edo "buruba" esaten diren bezelaxe. Uba oinetxea
eta baserriak galdu ziren, baina ermitak hor dirau oraindik,
zutik eta oso maitatua da gainera herritarren artean
gaur egun ere, Euskal Herriko beste amabirjin eta santu
askok bezala Ubako Amak haurrei ongi lo egiten laguntzen
baitie eta, zergatik ez? pertsona nagusiei ere berdin
(magia horietan sinisten bada, noski!) Tradizioak dio
bazko bigarrengoan Ubako amabirginaren irudi txikiari
musu ematen dioten haurrek lo ongi egingo dutela urte
osoan. Horrexegatik deitzen zaio ere "Lo onetako
ama". Jendea ingurutik eta Gipuzkoako alde guztietatik
ere inguratzen da ospakizun honetara. Ubako Amabirjina
Mesedeetako Amaren egunean ospatzen da (irailak 24).
Martuteneko jaiekin batera.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| ARRIAGA |
 |
|
| |
|
Leku honen benetako izena "Arriaga" da, eta
ez "Arriya" idazteko behintzat. Arriaga Altzako
etxe zahar eta garrantzitsu bat izan zen. XVI. mendean
aipatzen da hasieran "Arraiaga" eta ondoren
"Arriaga" deitzen zen oinetxea Herri berean
dagoen "Berra" etxekoen ahaideak ziren Arriagatarrak.
Txirrita gure bertsolari handia ere etxe honetan bizi
izan zen. "Gazteluene" baserrira pasa aurretik.
Oinetxe honen lurretan "Arrizar" auzo berria
eraiki zuten 1960?1970 hamarkadan etxea abandonatu egin
zuten eta sute batek erre zuen. Bere hondakinetatik
harmarria salbatu zen. Azken urte hauetan orube hau
parke bihurtu da: "Arriaga parkea".
Pentsa etxe honek ze garrantzia duen Portugaleko ordezkaritza
kultural bat etorri zela, 1960. urte aldera 1911?1915
artean portugaldar Errepublikako aurreneko lehendakaria
izan zen Doctor Manuel de Arriagaren abizenaren jatorria
ezagutzera. Ez dakigu portuges hauek ze inpresio hartuko
zuten gure "Arriaga" zaharra zatarturik ikusita!
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| ARRUIN |
 |
|
| |
|
San Marko mendiko iparraldean, bere magalean
kokaturik bi baserri?etxe polit aurkitzen dira:
Aurrin?goia eta Aurrin?behea (eta nahiago baduzue
Abrin?goi eta Abrin-bia), Altza herri zaharreko
ekialdean daude.
Esan dezakegu gainera Aurrin?goia dugula Donostiako
udal?dermioko ekialdean aurkitzen den etxea. Aurrin?goia
ez da osorik donostiar?etxea, zeren Orereta edo
Errenteria herriarekin erdibana zatitzen baita,
ez gara harritu behar. Euskal Herrian hainbat
etxe aurkitzen baita bi udal?herrien artean zatitua.
Kasu guzti hauetan, ohitura eta legea denez. Oreretari
dagokio Aurrin?goia, etxeko sukaldea udal?dermio
horren barnean aurkitzen baita, eta ikuilua berriz
Donostian. Baina behiek ez dute animarik ezta
bazkatzeko eskubiderik ere!
|
 |
| Beraz, Aurrin?goiako pertsonak Oreretarrak
dira: behiak, aldiz, donostiarrak! Badu Abrin?goiak
beste berezitasun bat: Kanpoko harmailetatik igo
eta etxe?bizitzako sarrera zaintzen duen harrizko
gurutze harrigarria, horman sartua dagoena Gurutze
honek Kristo polit bat dauka. Gainera, badirudi
bere sexua ageri duela, alajaina!. |
|
Abrin?bia edo Aurrin?azpi baserria Abrin?goiatik
metro gutxitara kokatzen da eta Oreretari dagokio
osorik udal?dermioko mugarik oso hurbil egon arren.
Gure Txirrita handiak oso ongi ezagutzen zituen
bi baserri hauek, izengoititzat hartu zuen izeneko
etxea inguru horietan baitugu Txirrita Aurrinetatik
oso hurbil dago, ekialdera. Bertan gure Joxe Manuel
Lujanbio luzaro bizi izan zen. Beranduago Gazteluene
baserrian bizi eta bertan hil zen.
Antonio Zabalak bero "Txirritaren bertsoak"
liburuan azaltzen digu Joxe Manuel oraindik Txirrita
baserrian bizi zelarik Errenteria bera hil zeneko
susmoa zabaldu zela eta susmo hau Aurrin
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
 |
| |
|
|
NI
HIL NAIZELA SORTU OMEN DU
AURRIÑ-AZPIKO ATSUAK,
PENA GALANTA ARTUKO ZUTEN
SIÑABE TA GURASUAK
AI ZER NEGARRA NERE KOÑATA
ETA ILLOBA GAXUAK!
BIZI NAIZELA JAKIÑ DEZATEN
JARTZERA NUA BERTSUAK.
IZEBA ZAR BAT BADA PANPLONA' N
GURE ETXIAN AZIYA,
ARTXEK EMANDA ARTUA NAIZ NI
BATAIUAREN GRAZIYA;
ARGANA ERE ALLEGATU DA
ILL NAIZELA NOTIZIYA,
KOITTARA URA AN OMEN DABILL
GUZIYA LUTOZ JANTZIAYA.
|
PANPLONA'N
DEDAN IZEBA XARRA
ZENBATXU MAITE DEDAN NIK
EZ DERIZKIYOT IÑORTXOK ERE
JUZGATUKO LUKIANIK;
KOITTARA AREK ABIXUTXO BAT
ARTU BIHAR DU NIGANDIK:
LUTO ORIEK ERANTZITZEKO,
BIZI NAIZELA ORAINDIK
ZERUBAN DAUDEN SANTU TA SANTAK
DAUDE TRISTE ETA SERIYO,
GURE AUZUAN BIZI DA ATSO
SORGIN BAT DELA MERIYO;
BALDIN JAINKUAK SALBAZIYORIK
ORRI EMATEN BADIYO,
UMILDADE TA ERREZATZIAK
ASKORIK EZTU BALIYO.
|
| |
|
| Dena
dela, Antonio Zabalak dio Aurrin?Azpiko sendi hura desegin
zela, eta haietatik inor ez dela bizi. Beste famili berri
bat bizi da orain baserri horretan. Gaur egun, ez dago,
beraz, inor ofenditzeko arriskurik.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| MIRABARKERA |
 |
|
| |
|
 |
Altzako Mirabarkera ("Miamarka" betidanik
jatorki altzatar eta pasaitarrentzat) baserri?etxe
polit bat zen, gaur pareta zahar triste batzuk
izan arren. Bere izenak garbi adierazten duenez,
"barkerak" begiratzen dituen etxea da.
"Barkak" txanelak, txalupak, batelak
begiratzen zituen Miarmarkak. Batelak andere pasaitar
prestuek arraunean erabiltzen zituzten. Nork daki
Miamarkako andereak batelera ote ziren!
|
|
Victor Hugo idazle erromantiko handi hura gure
batelerekin maiteminduta gelditu zen. Hark idatzi
zuen "Pasaian, gizona itsas?ontzian andereak
batelean. Gizona itsasoan anderea badian gelditzen
da. Gizona arrantzara joaten da eta badiaren kanpo
ateratzen da, anderea berriz, badian gelditzen
da eta bere batelarekin bidaiariak pasatzen ditu
alde batetik bestera." Horixe hain xuxen!:
Miamarkaren azpian bere kaitxoa zuten gure andere
xarmanta haiek eta kai-txiki honetatik San Pedro
aldera edo Donibanera pasatzen zituzten bidaiariak,
arraunean noski.
Urteen poderioz gure Pasaiko badia portu handi
bat bihurtu zen eta gure Miamarkari errepidea
egin zioten antzinako kai?txiki haren gainetik,
urteetara Norteko trenbidea... ondoren "Topoa"...
gero kai berri handiak egin zituzten eta gure
etxe polit hura han gelditu zen bere inguru guztia
suntsituta bere betiko irtenbidea mozturik. Kupidagatik
edo, "Topo"aren etrepresak bertan geltoki
txiki bat jarri zuen: alperrik! zeren gure Miamarka
maitea bere ikusmira kenduta, penaz, betiko erori
zen eta hortaz "Topo"-ak bere geltokia
ere kendu zuen.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
|
| BERRA |
 |
|
| |
|
Pasaian itsasoz sartzen bagara, Pasai San Pedro eskuinera
eta Pasai Donibane ezkerrera ditugularik, gure aurrean
agertzen da Berra oinetxe ederra mendeetan -eta gaur
ere- Pasaiko portuko zentinela izana. Berrako Gaina
(erdaldunek "Alto Buenavista"deitzen dute)
beti leku estratejikoa izan da, beraz, familia boteretsu
baten jabegoa izan zen lur hau. Berratarren familia
Altzako nagusienetarikoa zen Arzak, Kasares eta Arragakoekin
batera, gainera beraien artean ahaidetuak zeuden.
Berrako Gainpean, ur-ertzean, Miamarko, Txoko, Antxo
(hauxe da Pasai Antxori izena eman zion baserria) Berratxoko
eta Eskalantegi gaur desagertuta dauden baserriak zeuden:
Berratxokon, gainera, untziola handi bat zegoen. Hauen
guztien gainean Berra oinetxe ederra, inguru guztiak
menperatuz.
Gaur Berra bi bizitzetan zatituta dago, nagusi-etxea
(Villa San Antonio deitua) hegoaldera eta maizter-etxea
iparraldea. Biak hutsak daude eta etxea erabat zaharkitua
dago. Hala ere, garai bateko bere boterea eta antzinako
aberastasunak igarri ditu bere aurrekaldeak. Etxe zahar
honek ondoan bere jabegokoa zen baserri etxe txiki bat
dauka oraindik zutik, eta lanean gainera, bere abere
eta guztiz. Hau Berratxo da, inguru honetan "oasis"
bat bezala gelditzen den baserri bakarra, eta denbora
gutxirako zoritxarrez, "oasis" hau guztia
laister "urbanizatua" izango baita. 1999.
urtean eraiki ziren etxe berriak, Berratxokoak ziren
baratza eta soroetan, dena dela, baserri-etxea zutik
dago gaur egun.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| BINAGRENE |
 |
|
| |
|
Ozpina edo "binagretik" omen dator izengoiti
hau; ez harritu, halaxe da eta. Mirakruz Ategorrietatik
Herrera aldera joaten, gain bat pasatzen dugu, horixe
da Binagrene, edo Alto Vinagres gaztelaniaz.
Binagrene izena nondik datorkion ezaguna da bertakoak
diren adineko pertsonentzat. Gain honetatik bide nagusia
pasatzen zenez, baziren bi taberna ezagun: bata Arzakenea,
eta bestea Txikuene, Bentaberri ere deitua zena.
Bi ostatuak oso ezagunak ziren donostiarren artean,
baina bates ere, Arzakenea. Bertan "billerak"*
egiten ziren igandero eta jendeak etxe aurrean, bidearen
erdian noski, dantzatzen zituen fandangoak, arin-arinak
eta "baltsian" ere ibiltzen omen ziren ahal
zutenean. Autoak pasatzean, jendea dantzan ari zela,
desbideratu egiten omen ziren, haiek garaiak!
Badakigu bezeroa oso gaiztoa dela tabernariekin, eta
Arzakeneako ardoa oso txarra omen zenez, hortik jarri
zioten "Binagre" izengoiti bezala. "Mirakruz"
izenaren esanahia dirudienez, Lezoko Santo Kristora
Donostiatik joaten ziren erromesek jarria dela diote.
Gain honetara igotzen zirenean bertatik ikusten baitzuten
Lezoko San Juan Parrokiaren teilatuko gurutzea.
Gaur, ospe handiko jatetxe bihurtua, zutik mantentzen
da Artzakenea zen ostatu zahar hura. Errepidea zabaltzeko
Txiskuene bota egin zuten eta bertako tabernariek gaur
zutik dagoen izen bereko beste jatetxe bat jarri zuten
Amara auzoan Ospitale inguruan. Gaur egun, zoritxarrez,
Binagrene eta Lezo artean dagoen etxe "oihana"
dela medio Lezoko gurutzea ez da ikusten.
"Billera": Donostiako auzoetako zenbait tabernarik
musikoak kontratatzen zituzten igande aratsaldetan dantzaldiak
egiteko beraien tabernen atarietan. Gazteria leku hauetara
biltzen zen dantza egitera.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| LONDRES |
 |
|
| |
|
Gaur hain izen ezaguna bihurtu den Altzako Garbera
alderdian dago Londres baserria, Garbera-bea eta Paris
etxeetatik ipar-mendebaldera muino zabal batean kokatua.
Londresetik mendebaldera jarraituz eta gaur egun desagertua
dagoen Bustintxuloko errekaren beste aldetik hiru baserri
eder zeuden: Argel-aundi; Argel-txiki eta Argel-etxeberri.
Aipatutako errekaren buruan, hego-mendebaldera berriz,
Arruax edo Rodas baserria zegoen. Egia auzoan sartuta.
Tuniz, Tuniz-berri eta Xibili edo Sibilia (Sevilla?)
handia eta txikia zeuden.
Inguru guzti hau 1968. urte aldera suntsitua izan zen.
24 baserri desagertu ziren eta haien artean aipaturiko
gehienak. Gaur Londres zaharra ere desagertzeko zorian
aurkitzen da hipermerkatu erraldoi bat eraikitzear baitago
bere lurretan. Ziur aski Londres toponimoa galduko dugu
betirako lehen aipatuak eta Sebastopol, Toledo, Algarbe,
Lobaina, Miranda, Ebro, Alejandria, Oporto, Esparta
edo Madriltxo galdu genituen bezala. Eskerrak oraindik
hor direla zutik: Habana, Txipres eta Ametzagañaren
hegian dagoen Plazentzi edo Placencia zaharra gure baserri-izendegi
aberatsaren azken lekukoak bezala.
Garbera hipermerkatuaren gasolindegiaren ondoan, gaur
ere hor dago Londres, zutik, denborari begira, abandonatua,
sasi artean.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| MENDIOLA |
 |
|
| |
|
Uliamendiko ekialdean kokatzen da Mendiola baserria,
Bidebietako "tiro nazionala" deituriko tiro
zelaiaren goikaldean. Hain zuzen ere, tiro zelai honetatik
babesteko etxe aurrean murrutzar handi bat dago. Etxea
egitura onekoa da, sarreran harlanduz egindako bi arko
itsutu agertzen dituelarik.
Duela urte asko (35 agian) udara aldean lagunak koadrilan
abiatzen ginen Gros auzotik, Sagues eta Manteon zehar,
Ulia mendian gora. Arbolako taberna, Loitxikiko erreka,
Kutrallako iturria eta Barraka baserrian zehar Mendiolako
zabalera eta izen bereko baserri eta sagardotegira heltzen
ginen. Gu bezala beste donostiar gazte asko joaten zen
oinez aipatu bidetik inguru haietara. Sagardo botila
erosten genuen baserrian eta hura edanez etxean prestatutako
ogitartekoak jaten genituen hamaiketako gisa.
Esan genezake Mendiola baserria Uliamendiko baserririk
ezagunena izan dela beti. Aipatu mendian egon arren
betidanik Altzako jurisdikzioari zegokion eta herri
hauetako San Martzial parrokian bataiatu izan dira beti
etxe honetako seme-alabak. Joan den mende erdiko dokumentoetan
beste izen bat ere erabiltzen da etxe hau aipatzeko:
"Guruceta". Izan ere, Gurutzeta deitzen den
Uliamendiko alderdian kokatzen da Mendiola. Dena dela,
1862. urtean Donostian egin zen baserri-etxe Errejistroak
bi izenak erabiltzen ditu: "Guruceta o Mendiola-goya".
Badirudi Mendiola izena Ategorrieta inguruan aurkitzen
ziren Mendiola Aundi eta Mendiola Txiki etxe-nagusi
eta baserrietatik datorkiola, Mendiola abizenakoak omen
ziren etxe haietako nagusiak ere. Aspaldi galdu genituen
etxe zahar haiek; dirudienez Ategorrietan bertan aurkitzen
den Tarlac etxe ederrak ordezkatu zituen.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| ALTZAKO BARBOTEGI |
 |
|
| |
|
Altzako plazan San Martzial elizaren iparraldeko hormaren
ondoan etxe txiki zahar bat dago. Etxea oso ongi zainduta
dago: txuriz margotua, hareharrizko harlanduak ertzetan
eta lau ureko teilatua. Esan dezakegu zalantzarik gabe,
gaur Altzako plazan dagoen etxerik txikiena dela baina
baita politena ere. Etxe hau ez da inoiz izan baserri
edo kale-etxe arrunt bat, beti Altzako herriko medikuaren
etxea baizik. Gaur oraindik altzatar batzuek Barbotegi
izenaz gain Mediku-etxea edo "Medikuen etxia"
deitzen dute baita ere. 1862. urtean Donostiako udalak
(garai haietan Donostiari zegokion herria zen Altza,
urte batzuk beranduago hiritik independizatu arte) egin
zuen hiriko eta Udal barrutiko etxe erregistroan, "Casa
del Cirujano" izenarekin aipatzen da. Beraz, Barbotegi
"barbera" edo "barberuan" etxea
da. Izen hori baita euskaldunek ematen dioguna sendagile,
praktikante edo antzeko lana egiten duen pertsonari.
Ez pentsa izen berezia denik etxe bat izendatzeko. Besteak
beste badira Barbotegi baserria Ulian (Ategorrietan)
eta Barberoetxe Igeldon (Arrokaldean).
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
| UBEGI |
 |
|
| |
| |
Altzako herriaren parte izan zen Ubei edo Ubegi
baserri ederra. Ametzagaña mendixkaren
hegoaldean egian kokatzen da, eguteran, nekazaritzarako
ezin hobeak diren lurrez inguratuta. Horrelako
paraje erosoak gure lurreko historian antzinatik,
beti, eskatuak izan dira eta arrazoi horrexegatik
etxe zahar eta onak leku horietan aurkitzen dira.
Hauetako bat da Ubegi, XVI. mendeko etxe aparta,
karratua eta lau uretako teilatu batez estalia.
Jauregi baten itxura eta edertasuna ditu. Gaur
bi bizitzetan zatitua dagoen baserri honen zurezko
egiturak mirariz gaurdaino iraun du; hainbat gerra,
ekaitz eta sutetik salbatu egin da. Bere barnealdeak
gotiko garaiko tolare baten hainbat aztarna mantentzen
ditu oraindik. Tolare haiek etxe osoaren zurezko
egiturarekin osatzen ziren: bi habe zutikakoen
artean hamabi metroko luzerako beste enbor edo
haga handi bat lotzen zen. Haga hau zazpi edo
zortzi metroko luzera zuen ardatz batekin mugitzen
zen, honela hagak mandioan, tolare-askan, pilatzen
zen sagarra zapaltzen zuelarik.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
 |
 |
| |
|
|
|
|
|
|
| GARTZIATEGI |
 |
|
| |
|
Urumea ibarrean, Donostiako udal derminoaren
barnean, betidanik ospe handiko sagardotegiak
daude. Bata Barkaiztegi da, Amara Behea distrito
zaharrean dagoena eta bestea, Gartziategi Altza
herriko Sarrueta auzoan. Lehena, beste artikulu
baterako utzita, honetan Gartziategiz hitz egingo
dugu. Agian kupelategi hau gaur egun sagardotegi
bezela jarraitzen duen Gipuzkoako eta Euskal Herriko
zaharrena izango dugu, XVI mendeko etxe batean
kokatuta baitago.
Urumea ibaian bazuen bere portua Gartziategik.
Portu hau, etxea bezala, Astigarraga herriko mugan
dagoenez, herri honetakoa kontsideratua izan da
eta honela, Gartziategiko sendiak Astigarragako
Santiago parrokiako eliztarrak dira eta herri
honetan izan dute beti beraien hilobia. Herri
bezala berriz, beti altzatarrak izan dira etxe
honetako biztanleak eta ez astigarragatarrak,
jende askoren ustea azken hau izan arren.
Orain dela urte gutxi arte Gartziategi sagardotegi
bakarra zen; gaur bitan zatituta dago kupelategi
hau. Dena dela, ez du galdu bere edertasuna: bai
paregabekoa zela kupelez inguratutako eta lurrezkoa
soilik zen zoru hura! Mutikoa nintzenean, sagardo
garaian, tranbean Gartziategin ateetatik pasatzen
ginen, ostegunetan Hernaniko ferira joateko. Harriturik
gelditzen nintzen. Hura zen jendetza etxe haren
atarian ikusten zena!
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
 |
 |
|
|
| INTXAURRONDO HAUNDI |
 |
|
| |
|
Donostian agian Altza izango dugu oinetxe gehien
eta boteretsuenetakoak zituen herria: Arzak, Arriaga,
Kasares, Kasanao, Arnaobidao edo Ernabiro, Txipres,
Merkader, Larrerdi, Berra, Garro, Boneo edo Moneda,
Larratxao edo Larratxo, Garbera, Parada, Algarbe,
Intxaurrondo... eta hainbat gehiago. Gehienak
zoritxarrez desagertu dira baina beste asko hor
dago zutik gaur ere eta horien artean zer esanik
ez Intxaurrono Haundi (eta ez Intxaurrondo Zahar
hormetan idatzitako kartelak dion bezala) izango
dugula ederrenetakoa. Eraikuntza eder hau XVI.-
XVII. mende aldaketan egina da. Beraz, 400 urte
bete ditu harearrizko harlanduz eta zura onez
egindako etxe honek. Bere estiloarengatik oso
ongi nabarmentzen da inguru guztian eta are gehiago,
Donostiako dermioan, ez baitu parerik oinetxe
honek.
|
 |
 |
| |
|
|
|

|
Pentsatzekoa da honelako etxe garrantzitsu batek
inguruari ere bere izena ezarriko ziola eta honela
gertatu zen. Bere ondoan aspaldi eraiki ziren
etxebizitzak Intxaurrondo izena hartu zuten, eta
berdin gertatu zen han diren Larrotxene, Aranzuriene
eta inguruko eta beste baserri eta etxeekin ere.
Orain 60 urte auzune polit hau sortua zen dagoeneko.
Auzo honen luzapena bazela eta Norteko (orain
Renfe) trenbidearen beste aldean etxe berriak
eriki ziren beste hainbat auzune sortuz. Hauek
ere, Intxaurrondo izenarekin ezagutzen hasi ziren.
Honela, toponimoa zabaltzen joan zen. Azken urte
hauetan etxeen ugaritzea izugarria izan da, auzo
berri gehiago sortu direlarik, denak Intxaurrondo
izenarekin. Orain 80 urte etxe bakarra zen Intxaurrondo
gaur hiriak duen auzorik handienetakoa bihurtu
da.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
|
| PARADA |
 |
|
| |
|
Beti Altza herrikoa izan den oinetxe ospetsua
dugu Parada. Mirakruz gainaren (gure zaharrek
Binagrene deitzen diote gain honi gaur ere) erdi?erdian,
Donostiatik Pasaiara zihoan bide zaharraren ondoan
dago. Ezin hobea zen etxe honen kokapena: eguterari
begira Uliamendiko bizkar leun batean. Garai haiek
bukatu ziren eta lur emankor haiek etxez bete
ziren. Etxe artean, baina hor dugu gaur ere zutik
Parada zaharra, historiaren lekuko. Dakigunez,
Donostia hiria gaskoinez biztanletua izan zen
XII. mendean; horien artean izango ziren paradatarrak
ziur aski. Parada abizena XIII. mendetik jadanik
aipatua dugu Donostian. Besteak beste, Serapio
Mujika historialariak idatzi zuen Gipuzkoako gaskoinez
eta berak dio, Arturo Kanpion idazle handiari
hartutako zita batean, honek gaztelaniaz idatzitako
esaldi hau: "Gonzalo de la Parada, franco
de San Sebastián, en el año 1261"
. P. Barrio Panguak argitaratutako 1566. urteko
Donostiako erroldan, berriz, gaur hirian desagertua
den Amassorrain kalean "Tomás de la
Parada de la casa de la Parada jurisdicción
de esta villa" errejistratzen da. Mirakruz?gaineko
oinetxe ospetsuaren ondorengoak dirudite Donostiako
udal?barrutian dauden Parada Altza?Sarruetako
eta Parada Lugaritzeko baserriek.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
|
| LAZUNENE |
 |
|
| |
|
Lazunene Zar baserria dokumentuetan "Lasunene"
idatzita agertzen da beti ?Urumea ibaiaren eskuineko
ertzean aurkitzen da, ibaiaren ertzean edo eskuineko
"kostan", bertako zaharren hizkuntzan.
Beraz, Lazunene, beti Altzakoa izan den Sarrueta
baserri?auzo zaharrean dago. Toponimo honen esanahia
oso esanguratsua da: Lazuna "korkoia"
baita. Ibaietan eta itsasoan dabilen arrain mota
ezaguna. Gure herrian izen hau ia galdua dugu.
Dena dela, bai Amaran eta baita Loiolan ere Sarruetan
entzun izan diet arrantzan ibiltzen ziren zaharrei
Urumea ibaian arrain asko zela eta mota askotakoak
harrapatzen zirela: platuxak, izokinak, angulak,
aingirak, lazunak... eta abar. Lazunenen auzoko
diren Katalintxo, Bolagillene, Torrua, Tolarezar.
Balerdi edo Aingelu auzokoak diren baserriek bezala,
bazuen Lazunene zaharrak bere portua Urumea ibaian.
Dirudienez lazunen arrantzan bertako etxetiarrak
oso iaioak izan arren bazuten beste iharduera
nagusi bat: karea egiten zuten etxetik hegoaldera
eta Aingelu baserritik hurbil aurkitzen diren
karobi eta arragoetan. Lazuneneko karobiak deitzen
dira hauek eta agian Donostiako udalerrian gaur
egun osorik aurkitzen diren bakarrak izango ditugu.
Karea, batez ere, soroen eta belardien ongarri
bezala erabiltzen zen.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
 |
| |
 |
|
|
| ESPARTXO |
 |
|
| |
 |
Espartxo edo Espartxuene, deitzen dugu beti Altzakoa
izan den etxe hau. Joan den mendeko etxe zerrendetan
"Esparcho" eta "Esparta" izenarekin
azaltzen da. Nondik izen berezi hau? Nondik datoz
gure Donostia eta bere ingurura Rodas, Lovaina,
Paris, Tunis, Argel, Londres, Babilonia, Habana,
Melilla... bezelako toponimo exotikoak ?
|
| |
|
|
Espartxo, Urumea ibaiaren eskuineko "kostan"
dago eta beti portua izan da, oso garrantzitsua
eta garai batean baita ezaguna ere, Ubako jabego
ospetsuaren portu eta ibia zenean. Entzuna dut
Ubako amabirjina bisitatzera joaten zirela hiriko
harresien barneko erromesak Donostiako Santa Katalina
portu txikitik (gaurko Etxaide kalea zegoen portu
zahar hori), txalupa, txanela eta aletan sartuta.
Espartxoko portuan lehorreratzen ziren gero oinez
Ubako amabirjinari bisita egiteko. Badakizue,
hain donostiarra dugun Amabirjina horrek ongi
lo egiten laguntzen du. Hauxe da gure zaharren
sinismena eta gaur egun ere bada Ubako Amabirjina
bisitatzen duenik eta sinesmen polit horiek gordetzen
duen hainbat pertsona.
Antzinako etxe eta baserri zaharra dugu Espartxo,
baina egun oso aldatuta dago, bere sotoetan zurdindegi
edo haroztegia ditu, mandio eta ganbaran berriz,
etxe bizitza. Dena dela garai bateko lekuko isil,
hor dauka etxe honek Neptuno, uretako jainkoa
den irudi hori, beti Urumea ibaia zaintzen.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
|
|
| KASARES OINETXEA |
 |
|
| |
|
Kasares Altza herriko barroko garaiko oinetxe ederra
bat da ?agian ederrena?. Ez oso aspaldiko garaitan oraindik
soro eta belardi emankorrez inguratua zegoen, gaur berriz
etxe eder honen inguruko parajea auzo?etxez beteta dago.
Kasares ?Arzakekin batera izango da nire ustez Altzako
oinetxe eta abizen garrantzitsuena herri honen historiaren
hasieratik azaltzen baita. XIV. mendean "Estibaus"
izeneko zelaian (zelai hori gaur Elizalde edo Isturiz
Aundi deituriko etxea dagoen orubean zegoela dirudi)
biltzen ziren herritarrak. Ordurako han izango ziren
kasarestarrak. Beranduago 1620. urtean Altzako oinetxe
gehienetako ordezkariak biltzen dira Batzarrean zimitorioan.
Han zegoen "Juan de Casares" jauna Kasares
oinetxeko nagusia, Arzak, Arriaga, Zapiain eta beste
altzatar askorekin batera.
Rikardo Izagirre donostiar historiagile eta toponimista
handiaren datuen arabera, 1832. urtean "Vicente
Casares" jauna zen etxe boteretsu honen jabea.
Garai hauetan auzoan dagoen Tomasene XVI. mendeko etxe
paregabea berriz "Isabel de Arzac" anderearen
jabegoa zen. Kasarestarrak eta Arzaktarrak familia boteretsuak
ziren eta beraiek, jakina, zituzten herrian kargurik
garrantzitsuenak: alkate, erretore, errejidore... eta
abar. Altzak, 1910. urtean "hiri" tituloa
eskuratu zuen. Garai horretan, "Segundo de Casares"
jauna zen herriko alkatea.
Auzune berriak eraiki zituztenean, Kasares utzia gelditu
zen egoera penagarrian. Bazirudien betiko galdua izango
zela baina hondakinetatik berriz ere altxaturik hor
agertzen da harro Kultur Etxe dinamiko batean bihurtua.
Josu TELLABIDE AZKOLAIN
|
| |
|
|