|
|
 |
|
Ibilbidea
Lau-Haizetako bidegurutzean hasten da. Sarruetako bidea
hartuta Isabel-etxera helduko gara eta, bide nagusia
utzita, ezkerretara joko dugu baratz ondoko bidetik
behera poligonoraino. Poligono barruan gaudela Mateo-errota
kalean sartuko gara eta 3. zenbakiaren parean ibilbidearen
lehen interesgunera iritsiko gara.
|
 |
Industrialdean
barrena Astigarragako lurretan sartuko gara. Andres Iturriren
ondotik pasa ondoren, mendi bidea hartuko dugu. Laster
Laubirietan Altza eta Astigarragaren arteko mugarria ikusiko
dugu gure ezkerrean. Erdiko bidetik jeitsi eta Telleri-bia
baserriaren ondotik pasa eta gero berriro igo, beti ere
mendiko bidetik, Petritegiko ur-araztegiaren goialdera
iritsi arte. Astigarragako bidean bigarren behaketa egingo
dugu.
Etorritako
bidetik bueltan, Altza bidea hartuko dugu Buenaventura
baserriraino. Bertako harrobian, Arkaitz-txiki muinoa
poliki-poliki jaten ari den harrobian, ibilbidearen
ustekabe berri batekin topo egingo dugu: orain dela
100 milioi urte pasatxoko Koralezko arrezifea
gure etxe ondoan. Harrigarria!
|
| |
 |
 |
Diapiro
hitzak arroka mota bat izendatzen du. Hasiera batean
arroka hauek beste arroka berriago eta pisutsuagoen
azpian zeuden baina, dentsitate gutxiago dutenez,
igo egiten dira lurrazalera, lehenik lurrazala konkortuz
eta azkenean hautsiz. Diapiro arruntenak diapiro
gazi triasikoak dira (200-230 milioi urte), gehienbat
buztinez osaturik, kolore ezberdinekoak dira (berdaskak
edo gorriskak, Mateo-errotan dagoenaren antzekoa),
eta gatzak eta igeltsoak ere badituzte. Honelako
arrokek adierazten digute inguru hau garai horretan
kontinentala zela edota klima lehor muturrekoa. |
|
 |
 |
Aurrerago
ikusitako diapiroarekin loturik, noiz-behinka gertatzen
da gatzen bultzadarekin batera, lur azalera ofita
izeneko beste arroka batzuk ateratzen direla. Arroka
berdeska eta pisutsu hauek garai bolkanikoan eratu
ziren, urturiko magmatik hasita lurraren gainazalaren
barnean hoztu zirelarik. Ofita arrokek, beste osagai
batzuen artean, material magnetikoak dauzkate eta
horregatik iman bat hurbiltzen badiegu imana orientatuko
da. |
|
 |
 |
w |
 |
|
Diapiro
hitzak arroka mota bat izendatzen du. Hasiera batean
arroka hauek beste arroka berriago eta pisutsuagoen
azpian zeuden baina, dentsitate gutxiago dutenez,
igo egiten dira lurrazalera, lehenik lurrazala konkortuz
eta azkenean hautsiz. Diapiro arruntenak diapiro
gazi triasikoak dira (200-230 milioi urte), gehienbat
buztinez osaturik, kolore ezberdinekoak dira (berdaskak
edo gorriskak, Mateo-errotan dagoenaren antzekoa),
eta gatzak eta igeltsoak ere badituzte. Honelako
arrokek adierazten digute inguru hau garai horretan
kontinentala zela edota klima lehor muturrekoa. |
| |
|
| Altzan
ikus ditzakegun arroka guztiak itsas hondoetan denbora
pasa ahala pilatu diren materialez eratu dira. Zaharrenak
Sarruetan daude eta berrienak Mendiola aldean. Pilatutako
materialen artean ikus ditzakegu garai haietako landare
eta animalien arrastoak fosilak bihurturik. |
| |
 |
|
|
GOI-TRIASIKOA
(220 m.u.) - buztinak |
|
| JURASIKOA
(180 m.u.) - kararriak |
|
| URGONIARRA
(120 m.u.) - kararriak |
|
| ALBIENSEA
(100 m.u.) - konglomeratuak eta harearriak |
|
| GOI-KRETAZIKOA
(80 m.u.) - harearriak eta buztinak |
|
| MAESTRICHTIENSEA-DANENSEA
(60 m.u.) - kararriak eta margak |
|
| PALEOZENOA-EOZENOA
(50 m.u.) - harearriak |
|
|
 |
|
| |
|
|