|

|
| Ondoren
azaltzera goazen ibilbideak, garai batean Altza Udalerriak,
anexioaren dataren arte, osatzen zuen lurraldeko mugak
garatzen ditu osoki, eta egun, Donostiako 7garren herbarrutia
osatzen duena da. Bidea luzea da, bost bat ordukoa, gutxi
gora-behera, eta guztian zehar gizakiak utzitako arrastorik
latzena ikus dezakegu. Hiriburuko expansionismoa behar
zela eta, batetik, eta Pasaiako portuaren eraginaren ondorioak
bestetik, mota guztietako ondareen estima oztopatzen zituen.
Hala eta guztiz ere, ondare historiko hauek bizirik irautea
lortu dute. |
| Gaurkoan,
eduki historiko-artistikoak aipatuko ditugu, beste
aukera batetarako eduki geologikoak utzirik. Ibilbide
honen helburua, zera da, gelditzen zaizkigu ondare
historiko-kulturalen interesgarritasuna gure auzokideengan
berpiztea.
Gure
ibilbide hau KASARES(1) baserritik, hastera goaz.
Sortetxe hau, XVIIgarren mendekoa da. Barrokoa
estiloaz. eta orain dela gutxi eraberritua Kultur
Etxe batean bilakatzeko. Etxeko aurrekaldean armarri
bat agertzen du, Casares-enetarikoa, eta beraien
askazia XVIIgarren mendetik datorrena da. Aurrez
aurre TOMASENE baserria dugu, Sortetxea berau
ere. Inguratzen zuen harresiaren zati bat gordetzen
du oraindik, leiho urratu bat eta gurutze txiki
bat sarturik atzekaldeko ormaren goiko aldean.
Hemendik oso hurbil, Herreraruntz goazela eta
portuaren gainean ARRIAGA ZAR edo HARRIA baserriaren
hondakinak aurkitzen dira. Sute baten poderioz
suntsitu bazen ere, bertako armarri osoa errekuperatzea
lortu da. Baserri honi dagokio. Errotetako autobusaren
geltoki parean kokatuta dagoen etxetxoa, garai
batean KAROBI bat izan zena.
|
 |
Ibilbide
honetan zehar, Altzak dituen Sortetxe gehienak ikusteko
aukera izango dugu BERRA ezik. Ez ditugu ikusiko
Garro, Larrerdi, Merkader, Larratxo eta Arnabidao
lurreraturik aurkitzen direlako.
Casares-etik Molinao aldera joko dugu. Transformagailua
gainditu ondoren, garai bateko Donostia-Errenderia
bide zaharra arkituko dugu. Aurrekaldean EGUZKITZA
baserriaren hondakinekin topatuko gara. Eskubitik
Santa Barbara auzunea alboraturik aurrera egingo
dugu. Bide honek, Altza-Herrerako bidea gurutzatzen
duen puntuan Santa Barbararen ermita zegoen kokatua,
Erroteta aldean. 1967an suntsitua izan zen. Herreratik
igotzen ziren ibiltarien atseden-lekua izaten zen.
Txikia, ormak karez zuriturik, teilatua bi aldeetara
egina, apiriko txiki bat ere bazuen barrote batzuren
bitartez aldaretik aldendua. Bertan, Ama Birjinaren
imajina, egun desagerturik, gurtzen zen. Handik
pasatzerakoan txanpon batzuk, barrualdera, botatzeko
ohitura zegoen.
Hirigune
aldera doan errepidea harturik, metro gutxi barru
eta ezkerretara MIRAVALLES edo MILLES-era zuzentzen
den bidea dugu. Bizilagunik gabeko sortetxe hau,
azienda eta tresnak gordetzeko, bakarrik erabiltzen
da. Bere aurrekaldean, mortairuzko armarri txiki
bat du. Hemendik, duela gutxi izendatutako Artxipi
bidera jeisten gara, nahita nahiez. txakurgi nazkagarriaren
ondotik pasatuz. Ondoren, eta eskuinera ARTZAKA
baserria aurkituko dugu. Sortetxea berau ere,
Altzako errotze handienetako baserria, oraindik
ere armarria gordetzen du aurrekaldeko orman.
Utzitako bidetik eta jarraian, ARTXIPI eta KASTILLUN
baserriak aurkituko ditugu. Maldan behera eginda
eta autopistapeko pasagunea zeharkatu ondoren
ZILARGIÑENE deituriko alderdira iristen
gara. Inguru honetan diraute zutik, oraindik GALANTENE
baserriaren ormak. Ikusgarria, benetan, sarrerako
ataburuan landutako irudia. TXURDIÑENEko
bidea utzi eta ARTOLATEGI etxearen parean, eta
ezkerretara, TXIPRES baserrira eramango gaituen
bidezka goratu behar dugu.
TXIPRES(2)
baserria, baserri berezi bat da. Bertan, kondaira
eta legenda nahasten dira. Esaten dute, Txipres
eraikia izan zela "Jentilak", Kutarrotik
botatako handienetako harri baten gainean. Egia
esan, eraiketa benetan sendoa da, lankiduna eta
leiho bat eta atea gothikoak dira. Goiko leihoak,
teilatutik ezabaturik eta zeharkaturik dituenez.
etxe honek, egun, duen altuera baino altuagoa
zela adierazten digu. Hau dela eta, badirudi,
Txipres Dorre-Etxe bat izan zela garai batean.
Tenplarien bizi-lekua izanik, Compostelako bideari
jarraiti nahi zioten erromesen babestokiaren zeregina
osatzen zuela, ondoren itsas ertzetik jarraitzeko
edo Gipuzkoako barru aldetik jarraitu ahal izateko.
Denboraren poderioz, eta egun, baserri batean
bilakaturik aurkitzen da. Erromesek, Errenderira
iristerakoan, itsasadarra igarotzeko bi hautabide
omen zituzten; bata Galtzaraborda, Txipres, Pelegriñene
bideari ekin, edo bestela, itsasadar hori txalupaz
pasa Lezotik Herrerara etorriz, Paradatik kostaldera
bidera ahal izateko. Baserri honetan zurez egindako
tailu interesgarri bat aurkitzen da, San Jeronimoren
imajina.
|
| Ibilbideari
jarraikiz, Txurdiñeneruntz doan bidea
hartuko dugu, BORDA baserria ezkerretara utziz
GAZTELUENE baserrira iristeko. GAZTELUENE
(3) baserrira iristen gara. Baserri honetan
bere azken urteak igaro zituen, ospe handiko,
Txirrita bertsolariak (1860-1936). Ernanin
jaioa. Herri honetan, Errenderian eta Altzan,
hiru hauetan zehar eman zuen bizitza. Gazteluenen
pasa zituen urteetan, besaserriko lanetaz
aparte "bertso paperak" ere idazten
zituen. Batzutan, jai egunen gaia hartuz eta
beste batzutan berriz agindutako amodiozko
liskarrak idatzirik. Lan honen bitartez diru
bat lortzen zuen, beste era batera ezin izango
zuena, kontutan harturik bere adina eta osasuna.
|
 |
| Berarekin,
eta baserri honetan bertan bizi izan zen,
baitaere, Saturnino Erauskin "GAXTELU"
bertsolaria (1874-1950). Garai honetan, hain
urruti ez dauden urte hauetan, baserri bakoitzak
bere sagardoa egitea gauza arrunta zen, kontutan
izanik Altza sagastiz beterik zegoela. Hain
zuzen ere, kupela inguruetan sortzen baitziren
hizketaldirako hain giro egokiak eta, nola
ez, bertsotarako joera alai hori. Gaur egun,
oraindik, Borda baserrian ohitura hori gordetzen
da, alegia, etxerako sagardoa ekoiztea.
|
|
| Antonio
Zavalaren, "Altzako bertsolari zaarrak"
liburuari esker, altzatar beste bertsolarien ezaguera
dugu, hau da: Andrés Arrieta (1856-1930)
Marrus baserrikoa; Francisco Arzak AMUEDER"
(1875-1928), Amueder baserrikoa; Artzai txikia"
Txirritaren garaikidea, ez dira bere izena, jaioterri
eta jaioteguna ezagutzen, baina badakigu Txurdiñene
baserrian bizi izan zela; Jose Garmendia (1885-1926)
Intxaurrondoko ARRUES baserrikoa.
Gazteluene
utzi eta bidean gora goazela IRASUENE baserriarekin,
aurrez aurre, topo egingo dugu. Irasuenen, eskubiruntz
hartuko dugu, PELEGRIÑENE baserrira iritsi
arte, MARTITEGI eta AUDARIZ baserriak ezkerretara
utziz. Hemen, Pelegriñenen, gure ibilbide
honen laugarren geldiunea egingo dugularik.
PELEGRIÑENE
(4), bere erdiko aurrekaldea, duela gutxi, arreta
handiz eraberritua. Bidetik, ikusgai dagoen alboan
harrizko gurutze bat orman sarturik ikus daiteke.
Gurutze hau eta izenaren etimologia aztertu ondoren,
Erdi Aroan Compostela-runtz bideratzen ziren erromesen
atseden lekua eta arroztegi bat izan zela oso
erraz oharrarazten du. Baserriaren aurrekaldearen
bi alboetan harlandutako bi sarreren hondakinak
ikus daitezke, garai batean baserria inguratzen
zuen ormarenak, hain zuzen.
|
Gure
abialdia jarraitzen dugu KATALIÑENE
baserriaren ondotik igaroz, eta Lau Haizeta
eta hirigune bidea eskubi aldera utzirik.
Aurrerago eta eskubitara ILLARREGI berrituaren
eraiketa ikus daiteke. Bidebanatze batera
iristen gara eta guk Martuteneruntz zuzentzen
dena hartuko dugu, hau da, ezkerrekoa. Metro
gutxi barru, MARRUS baserriaren atzekaldea
ikusteko aukera izango dugu. Bere goiko aldean,
teilatuaren bi aldeak elkartzen diren lekuan,
gurutze artekatu bat ikus daiteke.
Bidean zehar pixka bat itzulirik, Intxaurrondora
zuzentzen den errepidea hartuko dugu. Marrusgainako
aldapatxoa gainditu ondoren, GARBERA GOIA
baserria babesten zuen harresiaren hondakinak
dakusagu.
|
 |
| GARBERA
GOIA (5) baserria, egun hondakizunetan bilakaturik,
harresi sendo batez inguraturik aurkitzen
da. Harresi hau, nahiko hondaturik badago
ere, izari handikoa da; batez ere, bere mendebaldeko
aldean, eta oso ondo bereizten uzten du baserriko
lur sailaren muga laukidunak. Mota honetako
harresiak, beste inguruko baserrietan ere
ikus ditzakegu, Pelegriñene, Tomasene,
Casares, eta abar, eta badirudi beraien funtsa,
helburu defendagarrientzat izan zirela, XIXgarren
mendean sortu ziren gudu militarrak zirela
eta. Ez da kasualitate bat gure udaberriko
lurretan hainbat gotorleku aurkitzea, hau
da, San Markos, Txoritokieta, Ametsagaina,
Mendiolako Ingelesena, eta bertako hirigunea
bera ere, sasoi hartan indartua. Guzti honek
ematen digu, garai hartan, Altzak zuen militar
estrategi garrantzitsuaren irudia, bere altueretatik
erabil zitekeen kontrola, bai Donostiaz, bai
Pasaiako portuaz eta baita ere, Irungo mugaruntz
zihoan errepideaz. Ez dugu ahaztu behar, Igo
Karlista Guduaren ondorioak, Altzako baserri
kopuruaren bi herenak suntsitzeak ekarri zuela.
|
 |
|
| Gure
ibilbidea jarraituz, bidebanatzean, Ametzagaina
inguratzen duen bidea hartuko dugu. PLASENTZIA baserriaren
ondotik Erreformategi zaharreraino joango gara.
Hemen aurkitzen da UBA AMABIRJINAREN ERMITA (6).
Ermita honen aurrekaldea eta alboko orma bat bakarrik
gelditzen dira, beraren gainean Ubako Erreformategi
berria eraiki zelako eta bitarte hau bertako Kaperan
bilakatuz. Gurtzen den imajina txikia da, 30 zentimetrotakoa,
eta tradizionalki oso mirakulutsua konsideratzen
zaio begi, buru eta amets gaiztokoen gaitzak sendatzeko,
batez ere. Hemendik datorkio, "Lo oneko Ama
Birjiña" esaera delakoa. Leku honek,
UBEGI baserria ikusteko aukera eskeintzen digu.
Horretarako, metro batzuk atzera jo eta ehun bat
metrotako aldapatxoa jaitsi behar dugu. Baserri
honek jauregi itxura du, teilatuak uraldeko laukidun
bat osatzen duelarik. Joan garen bidetik pixka bat
itzuliz, Ametsagaina-ra igotzen gara. Gailurrean,
gaztelua suntsiturik dagoenez ia ohartu gabe pasatzen
da, sastrakaz beterik eta zuhaitzez estalirik dagoelako.
Iparraldean Ulia eta "Rekondo" mendiak
ikus ditzakegu. Behean, izkutaturik, Intxaurrondo.
Haraino ibili behar dugun bidea Altzak Donostiarekin
zituen mugen ondotik igarotzen da. Inguruko lurralde
hauetan, egun, zoritxarrez, desagerturik aurkitzen
diren baserri oso ezagunak zeuden, hau da: Otxoki,
Argel, Sagastieder, Zarategi, Lizardi eta abar...
Etxegintza berriak zeharkatu ondoren, aldapa bortitz
batek Zubiaurre Ibilbidera zuzentzen gaitu.
Tren
bidetik beste aldera INTXAURRONDO ZAR (7) baserri
ederra ikus dezakegu.
Auzune
handi honi izena ematen dion baserri hau, XVIIgarren
mendearen erdialdera eraikia izan zen. Errepide
nagusia zen ondoan jasoa eta bidaiarientzat jankaiak
prestu edukitzea zen bere zeregin nagusienetako
bat. 1964-ean "Monumentu Nazionala "
izendatua izan zen; beraren nagusiek arreta handiz
zaintzen dute. Dituen hainbat zehazkizunen artean,
bereziki aipatzekoak dira trenbide aldera ematen
duten eskailera eta balkoia. Atzean ARANZURI eta
LARRATXONE baserriak aurkitzen dira. Azken hau,
egun kultur Etxean bilakatu dute. Ondoan, Intxaurrondo-berri
etxea aurkitzen da, non bere sotoan, 1921-ean,
ARTZA-ORTZEOK elkarte herrikoia eraikia izan zena.
Zubitik beste aldera, PELLIZAR hotela kokaturik
dago, izen bera zeraman Sortetxean. Ondoren, MIRACRUZ
gailurrera eramango gaituen kalea hartuko dugu.
Izen honek zerikusi handia du kulturarekin gure
artean hain errotua dagoen Lezoko Santo Kristoarena,
batez ere. Etxe baten atzekaldean izkutaturik,
eta eskubi aldera, PARADA baserria aurkitzen da.
Baserri honek armarri eder eta interesgarri bat
dauka. Errepidea utzi ondoren, igotzen hasten
garenean, ezkerretara, ARZAK jatetxea daukagu,
garai batean askaldegia zena eta, egun, euskal
sukaldaritzaren ezaugarririk nabarmenena. Eskubitara,
Jasokunde Ama Birjiñaren lkastetxea uzten
dugu, berau, 1885-an eraikitzen hasia eta urte
batzutan, Katalandar Jacinto Verdaguer idaztea
bizi izan zena. Hasierako bide aldapatsua poliki-poliki
leuntzen doa, azkenean ibilbide batean bilakatzeko,
Altza eta bere inguruko lurraldeen bista zoragarriak
ikusten direlarik. Mendi bizkarretik eta Herri
Ametsa ikastolaren ondotik ILURGITA senadia ikus
dezakegu. Leku honetatik eta "Faro de la
Plata-raino dagoen itsas ertzean, Altza
udalerriko kostaldea edatzen da. Bidea jarraituz.
eta beti eskubi aldera, Mendiolako lurrak inguratzen
dituzten bideak utzirik, MENDIOLA (8) edo Gurutzeta
izena duen askaldegira iristen gara. Hego aldera
zuzendurik eta babesten duten eraikuntza bakun
batzuetaz inguraturik, atsedenera gonbidatzen
du. Ikastolaraino itzuli ondoren, malda gogor
batetik abiatzen gara behera aldera. Ezkerretara,
La Salle-ko "San Luis Gonzaga" ikastetxea
utziko dugu. Behin, behean gaudela, eskubiko kalea
hartuko dugu MONEDA edo BONEDA (9) baserrira iristeko.
Aurrezki Kutxa Munizipalaren eskutik eraberritua,
eraikuntza sotil bat da eta laukiduna. Aurrez
aurre beste Sortetxea aurkitzen zen, tradizio
handikoa Altzan, ARNAOBIDAO edo ERNABIO, inongo
arrastorik gelditzen ez dena. Bakarrik, bere armarria
nolakoa zen dakigu. Bidebietan, aipatutakoetatik
aparte, bazeuden beste baserriak ere, hau da:
Benta Goia, Benta Bea, Santa Barbara eta Guardaplata.
Bideari berrekin ondoren, Azkuene aldera zuzentzen
gara; etxe artean izkutaturik Pasaiako mugaren
ondoan aurkitzeko GOMISTEGI baserria, oso ondo
zaindua, berau. Biltegien artean iragan duen karrikak
HERRERA eramaten gaitu.
HERRERA (10) oso aipatua aspaldidanik. Hemen aurkitzen
baitzen untziralekua itsasadarra zeharkatzeko,
Lezoraino. Inguru honetan aurkitzen ziren baserri
guztien artetik PERUENE da gelditzen den bakarra.
Abiapuntura
itzultzeko, RENFE-ko geralekuaren
azpiko pasagunea igaro ondoren, Santa Barbara
Ermitaraino igo behar dugu, hemendik, Casares
Kultur Etxera iristeko.
|
| |
|
|