 |
Geologikoki,
lur berria da Altza. Ikus ditzakegun arrokak
itsas hondoetan denbora pasa ahala pilatu
diren materialez eratu dira (buztinak, kararriak,
harearriak eta konglomeratuak), Tertziario
aroan sortuak (duela 50 eta 220 m.u.).
Urtean
zehar klima epela dugu. Ozeaniko-atlantiko
hezea deitutako klima barruan sartzen da.
Altzako plubiometria urtean 1500 mm. eta
1700 mm. artean dabil. Udazkenean eta neguan
euri gehiago egiten du, eta udan berriz,
ez dago lehorterik.
Biztanle-dentsitatea
oso altua da (4175 biz./km2). Denboraz,
San Marzial eliza ondoan sortutako herrixka
eta baserritar populatzeari gehituz auzune
berriak eraiki dira, batez ere XX. mendeko
bigarren zatian, egungo Altza eratu arte:
Altzagaina( Erroteta, Harri Zar, Harri Berri,
Los Boscos, Santa Barbara eta Oleta), Larratxo,
Molinao, Buenavista, Herrera, Bidebieta,
Gomistegi, Intxaurrondo eta Martutene-Sarrueta.
|