|
|
|

|
| Altzako
eremuan biztanlegoa Ertaroan finkatzen hasi baldin bazen
ere, gune honen administrazioa ez da beti berdina izan.
Bere autonomi aren
arabera, honako sailkapena egin dezakegu: |
| |
| |
|
|
|
| Altzako
aginpidea Donostiako udalbatzari zegokion, beti ere
horren berezko erakunde zein jarduera onartuz; esate
baterako: Altzak bazituen bi zinpeko, diru-aferaz arduratzen
zirenak; bat edo bi diputatu, aurrekoen laguntzaile
modura aritzen zirenak, beharrezkoa zenean; prokuradore
bat, bizilagunen ordezkaria auzietan edo arazo larriak
zirenean. Edozein modutan Alkatea Donostiako alkatea
genuen. |
| Aski
ezaguna dugun egoera. |
Udalbatza
modernoak Espainiako Estatuaren garapenarekin batera
sortu ziren; hiru urte horietan, liberalek agintzen
zutelarik, Altzak lortu zuen udalerri guztiz independientea
izatea. Alkatea izendatzeko ahalmena izan zen ezaugarri
nagusia; herritarrek horrengana jo behar zuten lehenik,
hain zuzen, beraien arteko tirabirak argitzeko.
Bizilagunen ordezkariek udalbatza osatzen zuten, Altzako
udaletxean bilduz.
Hala ere, maila honetan jorra daitezkeen eskumen guztiak
ezin aurrera eraman hain epe laburrean. |
Aurreneko
lan nekaezinaren ondorioz, Altza bere buruaren guztiz
jabe bigarrengoz, 1910. urtean Hiribildu
titulua lortu zuelarik.
Agiri frankok ematen digute egoera honen berri, batez
ere udal aktek. Mende honetako Udaletxe moderno bati
dagokion jardueran murgilduta aurkitzen dugu gure herria,
altzatarren behar berriei aurre egiten: irakaskuntza,
bide berriak, osasuna, hauteskundeak, e.a.
Donostian Altza anexionatzeko ahaleginak etengabekoak
bilakatu arren, faxisten garaipena gorpuztu arte itxaron
behar izan zuten helburua lortzeko |
| Donostiaren
esku berriro ere, nahiz eta independentziaren aldeko
jarrerak eta ekintzak noiznahi. |
|
|