| |
|
|
 |
|
| |
| |
 |
 |
 |
 |
| |
| |
|
1998ko
udan sortu genuen . Altza eta inguruko gazte batzuk ,
bertso senaz kutsaturik, Ernaniko Iraulio Panttalone bertso
eskolara jo genuen bertsoaren nondik norakoak ikasi asmoz.
Bertako arduraduna zen Aitor Mendiluze Andoaindar bertsolariak,
Altzatar gazte asko bertan ginela ikusirik, Altzan bertso
eskola sortzeko ideia eman zigun eta ideia hori gauzatu
egin genuen 1998ko uda bukaeran.Dozena bat lagun elkartu
ginen ideia hori gorpuzteko asmoz , gehienak Altza ingurukoak
(Donostiar batzuk ere tarteko). Gazteluene nondik dator?
Hasiera batean Altzako bertso eskola izan behar zuen,
baina nahikoa soso geratzen zelakoan, Gazteluene baserriaz
oroitu ginen. Gazteluene baserria Altzan geratzen den
baserrietako bat dugu, eta historia handiko baserria da
bera. Bertan igaro baitzituen bere bizitzako azken uneak
Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" bertsolari handiak.
Egia esateko , hasiera batean Txirrita izena jarri nahi
genuen, baina Ernaniarrak haserretu zitezkela ikusirik
, Gazteluene jartzea erabaki genuen. Beraz, Txirritaren
oroimena ondoen gorderik duen lekua erabili genuen eskola
honi izena emateko.
Bertso eskola 2000. Urtean eskolak emateari utzi zuen.
Aurreneko urtean Ernaniko Ixiar Eizagirre izan genuen
bertso eskolako irakasle (Jexux Irazu, Unai Agirre, Aitor
Mendiluzeren laguntzarekin). Bigarrengo urtean berriz
Unai Elizasuk jardun zuen irakasle; eta geroztik, ikaslean
uzten joan dira. Arrazoiak: Altza hain eremu erdalduna
izanik, bertso ohiturarik ez da eta ikasleak motibatzea
oso zaila zen. Bertsotan egiteko aukerak oso urriak dira,
eta maila altuko bertsoaririk ez dagoenez, zaila da bertakoekin
kontatzen. Beraz, eskolak emateari utzi zioen arren, bertako
kultur ekitaldietan laguntzen jardun ohi da, hala nola:
Altzako festetako Santa Ixabel egunez , bertsolarien gaiak
jartzen gu aritzen gara; Zurrunbilo aldizkariak antolatzen
duen topaketetan, bertso afariaren ardura gurea da ; Aldizkari
honetan ere, tarte bat uzten digute bertsolaritzaren inguruko
kontuetan jarduteko. Korrika kulturalaren barruan egindako
bertso saioan gai jartze eta bertso botatzeaz arduratu
ginan. Euskal jaietako Bertso triki poteoetan antolatzen
eta kantuan aritzen gara
Beraz, hau da azken urteotan egin dugun apurra. Urte gutxi
batzuk bizirik eramanik ere, txikikeri hauetan jardungo
gara Altzan bertso senak ohiartzuna izan dezan. Eta txikikeri
hauek haundi bihurtzeko amets edo itxaropenetan ,bizirik
iraungo du Altzako Gazteulene bertso eskolak.
|
 |
 |
|
| |
|