|
Lagun
talde bezala,1968.urtean bere aktibitate
koralari ekin zion ekintza sozial eta kulturaletan
parte hartzen.
Lagun
talde honek, Altzako San Martzial Elizako
abesbatzan bere sorrera du. Euskal Herriko
beste herri askotan gertatu izan ohi den
bezala.
Donostia
irratiak 1972.urtean antolatutako lagun
talde lehiaketan lehen saria lortu zuen.
1975.
urtean, Hondarribiako Euskal Jaiak zirela
eta, bertan antolaturiko lagun talde lehiaketan
puntuazioa gorena eta lehen saria lortu
zuen.
Etengabeko
kontzertu eskaerak zirela eta, bere abestu
bilduma zabaldu eta zortzikote egitura finkatu
zen
1988.
urtean, Llangollen-eko
lehiaketa Internazionalerako aukeratua
da, kantu herrikoi arloan, prestigio handiko
34 abesbatzen artean, 10.gelditu zen. Urte
honetan ere,
San Jose Obrero Parrokian (Altza),
Ekainaren 11ean, kontzertu bat eskaini zuen.
1989.
urtean, ETB
abesbatza lehiaketan abestu zuen
eta bigarren saria lortu zuen.
1990.
urtean,
Altzako San Martzial elizaren 600. urteurrena
ospatzeko egin ziren ekitaldietan parte
hartu zuen.
1991-ko
Urrian, Donostiako Udaletxeak gonbidatua,Wiesbaden-era,
Alemania, joan zen, eta Kurhaus-eko Cristiam-Zeiss-Saal-en
Kontzertu bat eskaini zuen.
1992-Ko
Ekainak 20,
Pariseko Chatelet-Les Halles-Porte Saint
Eustache-Auditorium-an abestu zuen.
1993,
bere Zilarrezko
ezteiak zirela eta, beren kantu
maiteenak grabaketa batean biltzen ditu.
Ospakizun hauen barnean, urte berean, Mexikora
bidai bat egiten du,
Mexiko D.F.-n hiru kontzertu eskainiaz.
Kultura
elkartegoen, Udaletxeen eta Kongresu antolatzaile
eta Konbentzioen aldetik, eskari ugari ditu.
Bere
abesti bilduma zabaldu eta hobetzeko asmoz,
gaur egun entsaioak areagotu ditu.
Musika
eskola bezala eta Altzako San Martzial parrokian
barruan, bere tipleari, Euskal eta Erlijio
musika erakusten du.
|