|
FERNANDO
ARBURUA IPARRAGIRRE
Atxiloketa eguna 198leko urtarrilaren 28an izan zen.
Komisaldegian lau egun eman ondoren, epailearen aurrean
torturak salatu zituen. Gaur arte, honako espetxeak
eta egoerak ezagutu ditu:
· Carabanchel: 1981eko otsailatik, uztailaren
22a arte. Espetxe honetan bi gose greba burutu zituen.
· Puerto de Santa Maria: 1981eko uztailaren
22tik, 1984ko azaroa arte.
· Denboraldi honetan ere,epaiketak zirela eta
Alkalako espetxean egon zen. Espetxe honetan, beste
bi gose greba burutu zituen, horietako bat, presoen
kolektiboak egin duen luzeenetarikoa izanik.
|
 |
|
· Herrera de la Mancha: hemen, 1984ko azarotik
1989ko apirila arte eduki zuten. Espetxe honetan 4 gose
grebatan parte hartu zuen. 1985an 200 egun isolaturik
eman zituen. Kolektiboak egin zuen protestan parte hartzeagatik
funtzionariek ezarritako zigorrengatik 14 eguneko isolamendu
santzioak betetzen hasi zen.
· 1987ko urrian funtzionarioak ziegetan sartu
ziren han aurkitu zuten guztia apurtuz.
· 1987ko azaroan isolamendu zigor berria.
· 1988ko martxoan gose greba.
· 1988ko uztailean beste gose greba.
· 1988ko azaroan Guardia Zibila moduloan sartu
zen, han bertan presoen aurka kargatuz.
· 1989ko apirilean Sevillara eramana izan zen.
· 1989ko abenduan gose greba.
· 1989ko abenduan ere ziegetan egindako araketetan
funtzionarioek arropa, liburuak... apurtu izana salatu
zuten presoeen senideek.
· 1990eko otsailean, Puerto de Santa Maria kartzelara
eramana izan zen.
· 1991ko ekainaren 17an gose greba egiteari ekin
zion.
· 1991ko irailaren 30ean txandakazko gose greban
hasi zen.
· 1992ko uztailaren han. Abuztuaren bata arte
iraungo duen gose greba hasi zuen.
· 1992ko urrian 24 eguneko gose greba egin zuen.
· 1992ko azaroaren Canariar irletan dagoen Salto
del Negro espetxera eraman zuten, egun berean gose greban
hasi zen.
· 1993ko urtarrilaren 6an, Puertotik bertara
bere gauzak eramateagatik 36.000 pzta. ordainarazi zioten.
Gauzak hartzerakoan, saguek janda zeudela konturatu
zen.
· 1993ko apirilaren 4an: beste gose greba bat.
· 1993ko abuztuaren 4an, bere abokatuarekin egiten
ari zen komunikazioa bertan behera utzi zuen, grabatzen
ari ziotela konturatu zenean.
· 1995ko urriaren lehenean, txandakazko gose
greba bati hasiera eman zion Saltoko presoen kolektiboak.
Preso bakoitzak 3 astekoa egin zuen.
· 1996ko urtarrilaren 15ean, presoen kolektiboa
gose greban sartu zen. Oraingoan ere, txandaka. Data
hauetan ere, bertako preso sozialeekin beste aste beteko
gose greba egin zuen.
· 1996ko apirilean funtzionariek heriotz mehatxuak
egin zizkioten, beraiek txapeo batez erantzun zutelarik.
Urte luze hauetan honako lanak eta ikasketak burutu
ditu:
· Psikologian lizentziatura lortu du.
· " Fusilak pizten dituen sua" liburua
euskaratu du.
· Gaur egun, ingelesa ikasten ari da.
|