|
Euskal Herriko hainbat seme alaba
euren etxetik urrun eta legezkanpo mantentzen
dituzte. Altzako herriak ere baditu bere kasuak,
Tito eta Koldo dagoeneko etxean badaude ere, ezagutu
zuten espainiar legediaren iruzurra, Kode Penal
Berriaren 90. artikuloaren ezeztapena hain zuzen
ere, beraien etxeratzea berandutuz.
|
|
Fernando Arburua altzatarra, bere
herrian egon beharko luke honezkero, artikulo
berdinak horrela diolako, baina hala ere Espainiako
ziegetan bahiturik jarraitzen du.
Lehen Bait Lehen Plataforma, hainbat altzatar
bizilagunez osatuta dago eta bere helburu nagusia,
legedia errespetatuta izan dadin eta Fernandoren
berehalako kaleratzea eskatzea da.
|