[ gazteleraz ] [ webmap ] [ kontaktatu ]  
   
 
 
 
 
   
 

Lagun talde bezala,1968.urtean bere aktibitate koralari ekin zion ekintza sozial eta kulturaletan parte hartzen.

Lagun talde honek, Altzako San Martzial Elizako abesbatzan bere sorrera du. Euskal Herriko beste herri askotan gertatu izan ohi den bezala.

Donostia irratiak 1972.urtean antolatutako lagun talde lehiaketan lehen saria lortu zuen.

1975. urtean, Hondarribiako Euskal Jaiak zirela eta, bertan antolaturiko lagun talde lehiaketan puntuazioa gorena eta lehen saria lortu zuen.

Etengabeko kontzertu eskaerak zirela eta, bere abestu bilduma zabaldu eta zortzikote egitura finkatu zen

1988. urtean, Llangollen-eko lehiaketa Internazionalerako aukeratua da, kantu herrikoi arloan, prestigio handiko 34 abesbatzen artean, 10.gelditu zen. Urte honetan ere, San Jose Obrero Parrokian (Altza), Ekainaren 11ean, kontzertu bat eskaini zuen.

1989. urtean, ETB abesbatza lehiaketan abestu zuen eta bigarren saria lortu zuen.

1990. urtean, Altzako San Martzial elizaren 600. urteurrena ospatzeko egin ziren ekitaldietan parte hartu zuen.

1991-ko Urrian, Donostiako Udaletxeak gonbidatua,Wiesbaden-era, Alemania, joan zen, eta Kurhaus-eko Cristiam-Zeiss-Saal-en Kontzertu bat eskaini zuen.

1992-Ko Ekainak 20, Pariseko Chatelet-Les Halles-Porte Saint Eustache-Auditorium-an abestu zuen.

1993, bere Zilarrezko ezteiak zirela eta, beren kantu maiteenak grabaketa batean biltzen ditu. Ospakizun hauen barnean, urte berean, Mexikora bidai bat egiten du, Mexiko D.F.-n hiru kontzertu eskainiaz.

Kultura elkartegoen, Udaletxeen eta Kongresu antolatzaile eta Konbentzioen aldetik, eskari ugari ditu.

Bere abesti bilduma zabaldu eta hobetzeko asmoz, gaur egun entsaioak areagotu ditu.

Musika eskola bezala eta Altzako San Martzial parrokian barruan, bere tipleari, Euskal eta Erlijio musika erakusten du.


 
  © 1996-2008 ALTZAKO HISTORIA MINTEGIA
Webmaster - Tel.: (+34) 649 49 66 07
 
     
  Laguntzailea  
Donostiako Udala