2012-Altzatik abiatutako ibilbideak (+ 55)


2012 DENBORALDIA  -   (APIRILA-URRIA)


Apirilak 19: TXORITOKIETA (ERRENTERIA)
Berrozpingo monumentu megalitikoak eta Txoritokieta gotorlekua.
10:30ean: Garberako geltokia

Maiatzak 10: IBILALDIA PASAIAKO BADIAN ZEHAR
Altza, Pasaia, Errenteria eta Lezo.
10:30ean: Herrerako plaza

Maiatzak 24:  UBAKO ERMITA
Berritutako ermitaren bisitaldia, non kultua eliza ortodoxoarekin partekatua dagoen gaur egun. Tenpluaren ornamentu ikonografikoa Marian Marescu popearen eskutik ezagutuko dugu.
10:30ean: Garberako geltokia. 11:00etan Ubako ermitan

Ekainak 7: LARRATXOKO PARKEA. “ETNOBOTANICA DONOSTIAN”
Parkearen bisitaldia landareak identifikatuz eta haien erabilpen tradizionala ezagutuz.
Aranzadi Zientzia Elkarteko DANIEL PÉREZek zuzenduta.
10:30ean: Larratxo 26 geltokia

Ekainak 21: ALTZAKO BASERRIAK (ERRENTERIAKO MUGAN)
Paseo bat Altzako ekialdean barrena.
10:30ean: Altzako San Martzial parrokiaren geltokia

Uztailak 5:  ULIA ETA BIDEBIETA
Donostia eta Pasaiaren arteko ibilbidea.
10:30ean: Mirakruzgainako geltokia (Arzak jatetxearen ondoan)


Uda ondoren beste hiru ibilaldi gehiago egingo dira. Oraingoz datak baino ezin ditugu eman: irailak 20, urriak 4 eta urriak 11.