 |
|
 |
| |
 |
 |
|
Altzako komunitateari dagokion ekoizpen bibliografikora
sarbidea errazteko asmoz (artikuluak zein monografiak),
zerrenda bibliografikoak bi modutara sailkatu ditugu:
alfabetikoki antolatutako egileen aurkibidea
eta gaika antolatutako egileen aurkibidea.
Erreferentzien
edukia aldakorra izan daiteke, altzatar errealiteari
dagozkion lan zehatzetatik, gure komunitatearen inguruko
ikerketa zabalago bat egiteko beharrezkoak diren lan
orokorretaraino.
|
| |
 |
|
Atal honetan, altzako hainbat erakunde eta elkarteek
ekoiztutako material grafikoa (pegatinak, jai egitarauak,
kartelak...) bilduta dago.
Material
ezberdinen miniaturetaz gain, + ikurraren gainean
sakatu ezkero, pantaila osora ikusteko aukera eta
informazio zabalagoa eskaintzen dugu.
Material
grafikoa, jabetza intelektualari dagokion legeen babesean
dago.
|
| |
 |
|
Datu base honetan inprimatutako komunikabideetan Altzako
komunitatearen inguruan argitaratutako albiste edo
aipamenak bilduta daude. Horretarako, egunero Deia,
El Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta El
Mundo egunkariak eta astero Irutxulo aldizkaria berrikusten
dira.
Albiste
edo aipamenak bi formatu ezberdinetan gorde dira:
lehen aipatu komunikabideetako edizio digitaletan
argitaratutako albisteak, HTML formatuan daude eta
inprimatutako aleetatik ateratako albisteak, PDF formatuan
topa daitezke.
Gaur
egun, aipatu komunikabideetan 2001 urtean zehar argitaratutako
albisteak kontsultatu daitezke. Etorkizun gertu batetan,
aurreko urteetako albisteak sartzea dugu helburu.
|
| |
 |
|
Altzako fototeka birtuala izango denaren aurrekari
bezala, atal honetan Altzako argazki ondare aberatsaren
eredu diren argazkiak sailkatuak eta digitalizatuak
eskaintzen ditugu.
Argazkien
miniaturetaz gain, + ikurraren gainean sakatu ezkero,
pantaila osora ikusteko aukera eta informazio zabalagoa
eskaintzen dugu.
Argazki
materiala, jabetza intelektualari dagokion legeen
babesean dago.
|
| |
 |
|
(Donostiako
Udala)
Datu
base honetan, 2001eko urtarrilaren 1a geroztik, Altzako
komunitatearekin harreman zuzena duten Donostiako
Gobernu Batzordea eta Udaletxeko Plenoaren udal akordioak
bilduta daude.
Akordioak
PDF formatuan gordeta daude.
Datu
basean dagoen informazioaren sistematizaziorako Auzoak
eta Herritarren Partaidetzako Bulegoaren kolaborazioa
eduki dugu.
|
| |
 |
|
Atal honetan, azken urteotan zehar Altza eta altzatarrokin
harremana duten ikus-entzunezko materialak topa daitezke.Bideo
dokumentuak ikusteko, beharrezkoa da programaren bat
instalaturik edukitzea.
Soinudun
dokumentuak entzuteko, RealAudio edo bestelako aplikazioak
beharrezkoak dira erreproduzitzeko.
|
| |
 |
|
| |
|
| |
|
| |
 |
| |
|
|
|
|
|
| |
Komunikaziorako
zein Informaziorako Teknologiek eskaintzen dizkiguten
aukerez baliaturik, altzatarroi eta gure historiaren inguruan
interesa azaltzen duten guztiei, hainbat alor betetzen
dituen Altzako Dokumentu Ondarea (albisteak, kartelak,
argazkiak, pegatinak, ikus-entzunezko dokumentuak, artikuluak,
entzunezko dokumentuak, argitalpenak...) datu base batetan
bildu eta gune honetatik eskaintzeko lanetan hasiak gara.Lehenengo
fase batetan eta dokumentuetara iristeko erraztasuna bermatzeko
asmoz, ezkerraldean azaltzen diren atal ezberdinetan sailkatu
ditugu. |
|
| |
|
|
|
|
 |
|
|
|